Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/10/21

Eibarko Arragueta 11-13 eraikinak eraistea exijitu du EAJ-PNVk

Eraikin horiek aurri ekonomiko deklaratzea hertsatuko eskatu du EAJk, krisian dagoen udal gobernuaren pasibitatearen aurrean. Eibarko Ekialdeko Auzoen Zaharberritze Plan bat proposatu dute jeltzaleek.
Eibar

Eibarko Arragueta kalean hutsik eta egoera kaxkarrean dauden eraikinak eraistea proposatu du EAJren udal taldeak, uste baitu Udalak “arduragabekeria politikoz” jokatu duela; izan ere, hala iragarri arren, Udala ez da Arragueta kaleko 11 eta 13 eraikinen Aurri Deklaraziorako Espedientea egiten hasi. Bi eraikin horiek (bi solairukoak) hutsik daude, eta sarbidea itxita baitago aspalditik, listoi batzuk erabilita.

Josu Mendicute da jeltzaleen bozeramailea udaletxe armaginean. Penaz hartu du “udal desgobernuaren pasibitatea”, publikoki iragarri arren, ez baitio ekin espedientea egiteari. “Eibartarrak ez datoz bat jarrera horrekin. Udal gobernuak bizkarra eman dio, gai honekin ere, eibartarren eskari bati, lanpetuago dagoelako bere barne-krisia aztertzen, betebeharrei aurre egiten baino. Deskonexioa eman da udal gobernuaren kezken eta herritarren beharrizanen artean. Herritarrek ez dute merezi, ezta nahi ere, udal arduradunok horrelako arazoen aurrean beste albo batera begiratzea”. Hori guztia aintzat harturik, zinegotzi gazteak ohartarazi du “eraikin horietan ezbehar bat gertatuz gero ez ezingo dugula beste albo batera begiratu, eta ardura politikoak exijitu beste aukerarik ez dugula izango”.

Ordezkari abertzalearen ustez, “berri pozgarria litzateke hemendik aurrera PSOEk konponbideen garaiarekin bat egingo balu, horixe behar baitu Eibarko hiriak”. Hori dela eta, espero du sozialistek babestu egingo dutela jeltzaleen ebazpen proposamena, “espedienteari ezarritako blokeoa behingoz altxatzeko, iaz gertatutakoa berriro gertatu aurretik”. 2016an zutea izan zen Arragueta kaleko 21. zenbakian, eta eraikina ez botatzearen ondorioz, material-jauziak ere egon ziren, “hiru hilabeteko udal zabarkeriaren ondoren. Eskerrak ez dugun zoritxar handiagorik atsekabetu behar izan”.

Eibarko EAJ-PNV udal taldeak erregistratutako mozioa hurrengo Udal Bilkuran eztabaidatu eta bozkatzekoa da. Alegia, urriaren 30ean arratsaldeko 19:30ean. Aurkeztutako testuak hiru akordio proposamen jaso ditu: lehena, aurri ekonomiko deklaratzeko espedientea egitea; bigarrena, egungo planeamenduan Arragueta kalerako aurreikusitako operazioaren bideragarritasuna; eta hirugarrena, Ekialdeko Auzoak Zaharberritzeko Plan Integral bat abian jartzea (Errekatxu, Arragueta, Urkizu-Barrena eta Txonta kaleen ingururako). “Esango nuke hiru puntuak aho batez onesteko modukoak direla, eta espero dut talde guztiek arduraz jokatuko dutela”, gonbidatu die Mendicutek.

Gauzatzen ez den planeamendua

Arragueta 11 eta 13 eraikinak eraistea aurreikusita dago 2006an onartutako Hirigintza Plan Nagusiaren 132. Jarduera Isolatuan, beste hainbat eraikinekin batera. Eremua garatzea Planaren bigarren laurtekorako aurreikusita bazegoen ere, aldi hori gaindituta dago dagoeneko.

132. J.I.ak 6.400m2 etxebizitza, 1.233m2 garaje eta beste horrenbeste zerbitzu-gune aurreikusten ditu, bideetarako 222m2rekin batera. Planaren helburua da eraikinak eraitsi eta berriak eraikitzea, baina ez da aurreikusitako promozio urbanistikorik gauzatu. Impasse hori ikusita, jeltzaleek mahaigaineratu egin dute egungo planeamenduaren bideragarritasuna aztertzeko beharra, aldaketak sartzeko aukera baloratze aldera.

“Hirigintza planeamendua zaharkituta dago, dagoeneko ez die erantzuten Eibarko herritarren eta enpresen behar askori. Hirigintza Planaren desfasea pairatzen ari da Udaletxeko Hirigintza Saila, eta gainera, Planean aurreikusitako proiektuak ez dira gauzatzen ari. Arraguetaren utzikeria da horren erakusgarri, baina baita, adibidez, Altamiran ez dela hilerri berria egiteko makina bakar bat ere sartu. PSOEk konpromiso eskasa erakutsi du bere Hirigintza Plan Nagusiarekin eta Plan Estrategikoarekin”, amaitu dute jeltzaleek. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube