Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/09/26

Catalunyaren kontra Estatua egiten ari den jazarpen antidemokratikoa gogor salatu nahi dugu

Euskadi eta Katalunia, nazioak direla onartzea, ez da paper batean idatzita jartzea, edo lege batean ipintzea, gero beteko ez bada. Gure herriak ez dira menpekoak. Pertsonak bezala, herriak ere ez dira batzuk besteak baino nagusiagoak. Izateko eskubidea dute eta libre izateko eskubidea
Catalunyaren kontra Estatua egiten ari den jazarpen antidemokratikoa gogor salatu nahi dugu

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran Catalunyako egoerari erreparatu nahi izan dio: “Catalunyaren kontra Estatua egiten ari den jazarpen antidemokratikoa gogor salatu nahi dut. Estadua agerian geratzen ari da indarraren, inposizioaren eta beldurraren erabilera Catalunyako herriaren aurka baliatzerakoan”. Eta Diputatu Nagusiak berak goizean esan duen bezala, erantsi du Arrizabalagak,  “Catalunyako herria duintasun eta demokrazia eredua ematen ari da”. “EAJ-PNV Batzarkide taldetik, Markel Olanok esandakoarekin gure erabateko adostasuna azaldu nahi dugu. Bereziki, Espainiako Estatuak Catalunyari ezarri nahi dion menpekotasun egoera salatu duenean”.

Jarraian, EAJ-PNV batzarkide taldeko Bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak esan du, “Eman bidea gure herriei, Euskadiri eta Catalunyari eta egin politika bere bitarteko bakarraz: elkarrizketaz eta akordio bilaketaz”. “Euskadi eta Katalunia”, erantsi du jeltzaleak,  “nazioak direla onartzea, ez da paper batean idatzita jartzea, edo lege batean ipintzea… gero beteko ez bada. Gure herriak ez dira menpekoak. Pertsonak bezala, herriak ere ez dira batzuk besteak baino nagusiagoak. Izateko eskubidea dute eta libre izateko eskubidea”.                             

“Etorkizuna Eraikiz programaren eskutik, Gipuzkoak etorkizunerako dituen erronkak diseinatzen ari gara, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz“

Bestalde bozeramaile jeltzaleak Markel Olanoren hitzaldiaren inguruan adierazi du, Diputatu Nagusiak agerian utzi duela elkarrizketa antzuaren geldialdiaren garaia atzean utzi duela Gipuzkoak. Foru Gobernuak, nabarmendu du, bere lanak aurrera eramaten jardun du, 2015ean, Batzar Nagusi hauetan bertan onartutako Kudeaketarako Plan Estrategikoaren aplikazio eraginkorrean. “Eraginkor hitza azpimarratu nahi dut”, esan du Arrizabalagak, “herritarrek ez gaituzte eta aukeratzen antzukeritan jarduteko, gizarte bezala dituzten arazoei aurre egiteko baizik”. “Hori da Foru Gobernuaren egitekoa”, nabarmendu du bozeramaile jeltzaleak, “Gipuzkoa aurrerabidean jartzea”. “Horren ondorio izan dira orain artean ikusitakoak: Ekonomia Suspertzeko Planaren eskutik: ekosistema ekonomiko egokia eskainiaz Gipuzkoako enpresei”. “Gizarte Politiketako Mapa, Kabia, Elkar-Ekin eta egoitzetan plaza berriak zabalduz”. “Edota, Iruzur Fiskalaren aurkako hartutako neurriak, hondakinen kudeaketa bideratuz behingoz…”.

“Hain da hori horrela”  gehitu du jeltzaleak, “Etorkizuna Eraikiz programaren eskutik, Gipuzkoak etorkizunerako dituen erronkak diseinatzen ari dela Aldundia, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz“.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...