Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/07/28

Plaiaundiko kirol instalazioen gaian jarraituko den planteamendua ezagutzera eman du Xabier Iridoyk

Hirigintza eta Etxebizitza arlotik Xabier Iridoy jeltzale ordezkariak ezagutzera eman du Udal Gobernutik zein planteamendu jarraituko den Plaiaundiko kirol instalazioen inguruan.
Xabier Iridoy

Iridoyk ezer baino lehen gezurtatu eta zuzendu nahi izan ditu aurreko egunetan instalazioen toki aldatzeari buruz esan direnak, "gezurra da Udal Gobernuak agintaldiaren bi urte hauetan Zubieta kokapen bakartzat bezala aztertu duenik eta horrek denbora galtzea ekarri duenik, izan ere Zubieta eremuan lan egin den bitartean gaur egun dauden beste aukera guztiak aztertu dira eta Montero ingurua ere aztertu da kokapen berri bezala"

Era berean, Hirigintzako ordezkariak ukatzen du Plaiaundiko kirol instalazioak 2019ko uztailerako ez ateratzeagatik Europako Batzordetik zigor larriak etorriko direnik udalarentzat. "Eusko Jaurlaritzak jakinarazi behar digun komunikazioa da hori eta gaur gaurkoz ez dagoela zigorrerako eperik" argitu du Xabier Iridoyk.

Beraz, Udal Gobernua ez da presionatuta sentitzen presagatik eta ez da ari erabakiak hartzen balizko zigor batzuk saihesteko, ez baitago horrelakorik. Hala ere, Plaiaundiko instalazioak tokiz aldatzeko lanaren erantzukizuna alde batera uzteko batere asmorik gabe, Udal Gobernua ziur dago agintaldi honetan kirol instalazioak non kokatuko diren behin betiko erabakita egongo dela eta horrela instalazio horien eraikuntzan aurrera egingo dela.

Alderdi horiek argituta, Iridoyk ezagutzera eman du Gobernuaren planteamendua, alegia, "gai hori eztabaida politikora eramango dugu irailean". Eztabaida bat egingo dugu eta hor jarriko dira orain arte aztertu diren aukera guztiak: Arbes, Iparralde-Gal, Puiana, Ibarla, Osinbiribil, Buenavista muinoa, Beko Errota, Montero inguruan aztertu dugun kokapen berria eta bai San Miguel-Anaka ere, azken egunetan EH Bildu taldeak ofizialki sartu duena, baita trenbide espazioa, SPI taldeak aipatu duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube