Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/06/27

Gizarte politika sistemaren babes eta hobekuntzaren aldeko apustua berresten dugu

DSBE gure gizarte babes sistemaren oinarrietako bat izateaz gain, justizia sozial elementu bilakatu da, eta bere iraunkortasuna bermatu asmoz, sistemaren hobekuntza etengabea helburu, arduraz jokatu behar dugu ekarpen eraikitzaileak eginez
Gizarte politika sistemaren babes eta hobekuntzaren aldeko apustua berresten dugu

Lander Ugartemendia Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkideak esan du, “demagogia eta postureo politikoa alde batera utzi, eta euskal Gizarte Babes sistema balioan jartzeko unea iritsi da”. DSBE gure gizarte babes sistemaren oinarrietako bat izateaz gain, justizia sozial elementu bilakatu da – jarraitu du Ugartemendiak – eta bere iraunkortasuna bermatu asmoz, sistemaren hobekuntza etengabea helburu, arduraz jokatu behar dugu ekarpen eraikitzaileak eginez. Gipuzkoarron arazoei erantzun eman behar diegu justizia soziala medio”.

Ugartemendiak azpimarratu du DSBEk izan duen, eta egun duen, garrantzia familien kontsumo maila mantendu eta familien zorpetze mailari eusteko unean, eta bereziki laguntzaren onuradun direnen gizarteratze eta lan integrazio arlotan.  EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak Espainian indarrean diren antzeko gizarte laguntzen datuak eman ditu aditzera, Gipuzkoan ditugun datuekin alderatuz gure lurraldeko gizarte babes maila altua agerian uzteko. “Gurea bezalako sistemak etengabeko hobekuntza prozesua beharrezkoa du eta horrexegatik, sistema bermatu asmoz, irizpideak bateratu eta gehiengo zabalak lantzea ezinbestekoa da”, erantsi du Ugartemendiak.

“Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak eskaintzen dituen prestazioen edukia sakon aztertzea derrigorrezkoa da, zerbitzuaren eraginkortasuna eta egun duen eskaria maila indartuko dituen neurriak hartu ahal izateko”

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren inguruan, Lander Ugartemendia EAJ-PNV batzarkideak gogora ekarri du, “2012an Gizarte Politika Departamenduak, Dependentzia Arreta Planaren hobekuntza Gipuzkoan 2013-2016 onartu zuen, eta plan horrek jasotzen duen bezalaxe, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari dagokien eskumenen eta Foru Aldundiak udal egoitzak bere gain hartzeko arloen egokitzea aurreikusten da. Plan honi dagokionez, aurreko legealdian Aldundiak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari egiten dion foru ekarpenaren %69 jaitsiera proposatzen zuen 2014-2016 bitartean. 2014ean, aipatu planari jarraituz %15 murriztu zen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuari foru ekarpena”. Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du, “foru gobernu berriaren sarrerarekin bat aurreko legealdian onartutako murrizketak bertan behera utzi ditugu”.

Ugartemendia Gipuzkoako Aldundi eta Udalek, gizarte zerbitzu sistemaren finantzaketa berria finkatuko duen adostasun zabalak ahalbideratzearen alde azaldu da, beti ere eskumen banaketa berriarekin bat. “Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaia da – esan du bozeramaile jeltzaleak – arlo honetan iritzi eta ekarpenak jaso eta adostasun zabalak lortzeko esparrurik egokiena”.

Era berean Lander Ugartemendiak oposizioko taldeei eskatu die, DSBE eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bezalako gaiak lehia politikorako erabil ez ditzaten eta arduraz jokatuz, sistemaren hobekuntza etengabea helburu behar adina ekarpen egin ditzaten. 

Azkenik, jeltzalea kezkatuta azaldu da oposizioak aurrera daraman “politika artifizialagatik”, hau da,  “norberaren zalantzak argitzeko, estrategia bat txertatu ahal izateko errealitate bat asmatu, norberaren zalantzak argitzeko”. Horren aurrean, Aldundiaren politika estiloa goraipatu du: elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa. “Horixe da benetako politika”, amaitu du. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube