Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/06/27

Donostiako udalak eskaera-azterketa egingo du Miramarren lur-azpiko aparkalekua egiteko

Auzotarren interesa jaso nahi du Jauregian sartzeko mugak gainditzeko azpiegitura bati buruz. >br>
2016 ekitaldiko Kontu Orokorra onartuta dagoela ere jakinarazi du Goiak. Udalak eta bere organismo autonomo, sozietate anonimo eta Enpresa Erakunde Publikoek 2016ko ekitaldia itxi dute 3,9 milioi euroko superabitarekin.
Donostiako udalak eskaera-azterketa egingo du Miramarren lur-azpiko aparkalekua egiteko

Donostiako Udalak eskaera-azterketa egingo du Antiguako auzotarren artean Miramar Jauregiaren azpian aparkalekua egiteari buruz, hain zuzen ere, jauregiaren erabilera osatuko lukeen eta parkean zein jauregian ia eraginik izango ez lukeen azpiegiturari buruz.

Uztailaren lehen astean Antigua auzoko hainbat kaletako auzotarrek, hain zuzen ere, 2751 etxebizitzatan erroldatuta dauden 4883 auzotarrek, gutuna jasoko dute. Bertan proiektuari buruzko informazioa jasoko dute eta bertan aparkalekua izateko interesa duten azaldu ahal izango dute. Eta helburua da, jakitea zenbateko eskaera dagoen Udalak sustatuko lukeen erabilera pribatuko aparkaleku baten gainean. Aparkalekuak, halaber, Jauregiaren egungo eta etorkizuneko erabilerak osatu eta hobetuko lituzke.

Jauregian egiten diren hainbat ekitalditan ikusi izan da aparkatzeko tokiak falta direla eta, ondorioz, Jauregiaren erabilera murriztu egiten dela.

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa adierazi du: "Ekimen honek lagunduko du Miramar Jauregiaren etorkizuneko proiektua aztertzeko. Eta, hain zuzen ere, horretan ari dira jauregiaren Partzuergoa osatzen duten Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala. Egun Miramar Jauregia Eusko Ikaskuntzaren eta EHUren Udako Ikastaroen egoitza da. Duela gutxi arte Musikene Goi Mailako Musika Zentroaren egoitza izan da, baina azken hau Benta Berriko eraikin berrira aldatu da.

Behin inguruko ezaugarrien azterketa sakona eginda, aparkalekua egiteko proiektua garatzea ahalbidetuko luketen baldintzak eta ekonomia-bideragarritasuna aztertu dira. Eta ezarri diren baldintzak segidakoak dira: Jauregiaren eraikina eta lorategietan eragin txikiena izatea, Pio Baroja kaletik sarrera egokia izatea, eta bi solairuko aparkalekua izatea. Gainera, guztiz baztertu da parkean autoak sartzen uztea eta lur-azalean aparkalekua egitea.  

Miramar Jauregiaren inguruaren ezaugarriek bideragarri egiten dute aukera hau, izan ere, Pio Baroja kaletik - hain zuzen ere, Jauregiaren hegoaldetik, Ondarretako norabidean, aldapa behera - sarrera egiteko aukera egongo litzateke, eta beraz, Jauregiaren iparraldeak - hau da, badiara ematen duen zatiak -  ez luke eraginik izango eta dagoen bezala geldituko litzateke.

Hainbat hasierako-azterketa egin dira eta horien guztien arabera aparkalekua egiteko hainbat aukera daude: bi solairu egiteko aukera dago - lur azpian beti -, 210 eta 250 plaza inguru izango luke eta 5.100.000 eta 5.500.000 euro arteko hasierako aurrekontua.

Hiritarren eskaerak 

Plaza bat hartzeko interesa duten hiritarrek deiak jasotzeko plataforma batekin telefonoz kontaktua egin ahal izango dute. Plataforma Logikaline enpresak kudeatuko du eta kontsultak jasoko ditu 9:00tik 20:00ra astelehenetik ostiralera. Interesatuek inkesta bati erantzun beharko diote, alde batetik, interes maila jakiteko - oso interesatua, interesatua edo gutxi interesatua -, eta bestetik, emakidan hartu edo plaza erosi nahi duten jakiteko.

Sei astetan jasoko da informazioa eta, ondoren, zenbateko eskaera dagoen baloratuko da. Azterketaren emaitzak irailean jakingo dira.

Auzoaren gune horretan 640 motor eta 1987 ibilgailu daude erroldatuta. Egun, 470 garaje daude auzoko gune horretan. Eta plaza eskatu ahal izango dute auzotarrek, eta saltokietako jabeek, profesionalek edo industrialek.

2016 ekitaldiko Kontu Orokorra onartuta

Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du, Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu duela 2016 ekitaldiko Kontu Orokorra. Era berean, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Kontuhartzailetza Orokorraren Txostena 2016rako ezarritako Helburuen Betetzeari buruz. Eta helburu horiek honakoak ziren: Aurrekontuen oreka, zorra, gastuen araua eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea.

Goiak adierazi du, Udalak eta bere organismo autonomo, sozietate anonimo eta Enpresa Erakunde Publikoek 2016 ekitaldia itxi dutela 3.957.233,69 euroko superabitarekin. Gogoratu behar da Kontu Orrokorra segidakoe erakundeen kontuek osatzen dutela: Udalak berak; Donostia Kirola, Musika eta Dantza Eskola eta Udal Informatika Zentroa (DonostiaTik) organismo autonomoek; Anoeta Kiroldegia, Ehorzketa Zerbitzuak, Sustapen Sozietatea, dBus, Balnearioa, Donostia Turismoa, San Telmo eta Victoria Eugenia sozietate anonimoek, eta Donostia Kultura eta Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoek.

Eta kontu horiek guztiak Kontuen Batzorde Bereziaren ebazpena izango dute - batzorde honetan Udal-talde guztiak daude ordezkatuta - eta uztaileko udalbatzan eztabaidatuko dira. Ondoren, Herri Kontuen Euskal Epaitegira bidaliko dira.

Donostiako alkate Eneko Goiak gogorarazi du Udalak 3,9 milioi euroko superabitaz gain, beste 6.747.589 euroko erreserba duela 2016ko abenduaren 31n Estatua eta EAEren arteko Kupoaren gaineko ezberdintasunak zirela-eta. Gainera, Eneko Goiak azpimarratu du, Udalak eta bere erakundeek 2016rako ezarritako helburuak bete dituztela.

Hortaz, aurrekontuen orekari buruz, Goiak azaldu du, defizit zero izatea zela helburua eta urtea superabitarekin amaitu dela. Halaber, zorpetze mailak ezin zuen ohiko diru-sarrera kontsolidatuen %75 gainditu, eta Udalak urtea itxi duela %34,52ko zorpetze mailarekin, beraz, helburua bete duela. Gainera, Udalak 273.462.501,48 euroko gastua izan du, hau da, ezarritako Gastu Konputagarri Limitea (273.480.717,96 euros) baino gastu txikiagoa, eta horrenbestez, Gastu Arauarekin betez. Eta, azkenik, Udalak eta bere erakundeek hornitzaileei 30 egunetan ordaindu zieten, hau da, ezarritako batez besteko epetik (60 egun) oso urrun.

Hori guztia dela-eta, Eneko Goiak honakoa esan du: "Donostiako Udalaren finantzen egoera ona da eta kaudimen maila epe ertainera oso handia da. Eta horri esker, Udalak beharrei aurre egiteko gai da".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube