Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/22

Behin Aurrekontuak bozkatuta, gure konpromiso bakarra euskal hautesleriarekin eta gure hauteskunde egitasmoarekin da

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak baieztatu du “brindis al sol” diren zentsura mozioek ez dutela inolako zentzurik. Halaber,Estebanek Manchester hiriko eraso terrorista gaitzetsi du “Hitzik gabe uzten zaitu, ikaragarria izan da,izugarria”
Behin Aurrekontuak bozkatuta, gure konpromiso bakarra euskal hautesleriarekin eta gure hauteskunde egitasmoarekin da

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek gaur azpimarratu du aurrekontuei buruzko akordioa soilik 2017 urterako dela eta ez dagoela beste konpromisorik EAJ-PNVk bere hautesleekin eta Euskadirekin duenetik harago: “Aurrekontuak bozkatzen ditugunean ez dugu beste konpromisorik izango. Denekin hitz egingo dugu, gu politika egiteko eta gure hauteskunde programa betetzen saiatzeko gaude, baina Aurrekontu hauek onartzeko adostu dugun akordioaz aparte ez dago legealdirako itunik edo Espainiako Gobernuari babesa emateko beste konpromisorik”.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Aitor Esteban gaurkotasun politikoa birpasatu aurretik,lehenengo eta behin, Manchester hiriko eraso terrorista gaitzesteko hitzekin hasi da erasoa “ikaragarria eta izugarria” izan dela esanez. “Hitzik gabe uzten zaitu” tamaldu da.

Gaurkotasun politikara itzulita, Estebanek erantzuna eman die EH Bilduk aurrekontuei buruzko itunaren ondoren egin dituen kritikei eta galdetu du “ beraiek, orain arte egin duten politikarekin, Euskadirentzako egoera hobea ekarri ote duten” autodeterminazio gaietan,gizartearen bizikidetzan edo presoen baldintzak hobetzeari dagokionean. “Ez dute egin, beraz, estrategia zein den esan dezatela eta balio duela eta funtzionatzen duela erakuts dezatela” planteatu die.

Podemosek proposatutako zentsura mozioaz galdetuta, jeltzaleen bozeramaileak argi bezain sendo hitz egin du “brindis al sol moduko mozioek ez dute zentzu handirik,bereziki oinarri sendo eta partekatuak izango dituen Gobernu alternatiboa planteatzeko baino, PSOE zauritzeko eta kaltetzeko egina denean”. Era berean,Pedro Sánchez sozialisten Idazkari Nagusi aukeratua izan ondoren PODEMOSek PSOEri azken honek zentsura mozioa aurkeztekotan Podemosena erretiratuko zela esanez egin zion proposamenaz esan du ez dela “serioa”. “PSOE bere exekutiba aukeratzeko prozesuan dago oraindik eta iritzi publikoari Pedro Sánchezek une honetan erabakiak har ditzakeela adieraztea ez zait batere serioa iruditzen”.

Amaitzeko, Aitor Estebanek atzo Puigdemont President-ek Madrilen eman zuen hitzaldiaz hitz egin du,zeinetan Esteban bera Jokin Bildarratz Senatariarekin batera izan zen. Estebanen esanetan “denbora luzeegia igarotzen utzi dute” eta une honetan “beranduegi da parte bietako edozeinek jarrera alda dezan”. Edozein kasutan, Estebanek kritikatu duenez “ez da borondate politikorik egon Catalunyak kontsultatua izateko egin duen eskariari bidea emateko” eta gaineratu duenez “Catalunyako hiritargoak erreferenduma nahi badu eta Parlamentek eskatzen badu, arazorik Gabe egin beharko litzateke, ez luke tabu izan behar, baina Madrilen ez dago horretarako borondaterik”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube