Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hasi da hondakinen birziklapenaren behin betiko irtenbide iraunkor eta abangoardistarentzat atzerako kontaketa
Markel Olano: “Gaur eraikitzen hasiko den proiektuak erantzun integrala ematen die lurraldearen beharrizanei, eta irtenbiderik onena da, ekonomiaren ikuspuntutik, baita ingurumenaren ikuspuntutik ere”.Markel Olano Ahaldun Nagusiak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen hasierako obra-lanak bisitatu ditu eta adierazi du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen obra-lanen hasiera hondakinen kudeaketaren arazoaren irtenbiderantz urrats garrantzitsuenetako bat dela, "arazoak luze jo du eta", gaineratu du. Halaber, Olanok gogorarazi duenez, “arazoari irtenbidea emateko konpromisoa hartu genuen eta hitza bete dugu”.
Ildo horretatik, Olanok bermatu duenez, "gaur eraikitzen hasiko den proiektuak erantzun integrala ematen die lurraldearen beharrizanei, eta irtenbiderik onena da, ekonomiaren ikuspuntutik, baita ingurumenaren ikuspuntutik ere”. Era berean, Olanok gaineratu du irtenbide modernoena, aurreratuena eta eraginkorrena dela, “Gipuzkoa, hondakinen kudeaketari dagokionez, Europako abangoardia izango da”.
Gunea 30 hilabeteren buruan hasiko da martxan. Gipuzkoako Ingurumen Gunea balorizazio energetiko planta bat baino gehiago da, ingurumen-gunea baita, esanahi osoan. Guneak tratamendurako planta bat izango du eta bertan zaborrarekin nahastuta iristen diren material birziklagarriak berreskuratuko dira (%7). Horren ondoren, hondakinak biolehortze planta batetara pasako dira, beren pisua eta bolumena murrizteko. Hala, balorizazio-plantaren energia-ekoizpena eraginkorragoa izango da. Bertan sortutako energiak 45.000 etxebizitzen beharrizanak asetuko ditu. Energia-balorizazioaren hondakinak ere birziklatu egingo dira, bigarren fasean helburu horretarako eraikiko den planta batean. Eta, azkenik, biometanizazio-planta bat egingo da, gaika bildutako materia organikotik abiatuta energia sortzeko. Gune erabat ekologikoa eta iraunkorra da, bertan hondakinak baliabide modura erabiltzen baitira, materialki zein energetikoki erabiltzeko, ekonomia zirkularraren printzipioei jarraiki.
Nabarmenak...
EBB
2024/04/15
EBB
2024/04/14
Berria
2024/04/13
Berria
2024/04/12
Berria
2024/04/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
EBB
2018/08/31
EBB
2019/04/11
Gipuzkoa
2019/04/20