Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/10

Aldaketak egingo dira Urnietan bilketa selektiboaren tasa hobetzeko

Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ingurumena zaintzea, eta, ondorioz, bilketa selektiboaren aldeko pausoak ematen eta sistema hori indartzen jarraitu nahi du. 2016ko bilketa selektiboaren batez bestekoa %48,6koa izan zen. 2017ko otsailean berriz, tasa %52ra igo da.
Urnieta

Dena den, Udala ez da konformatzen hobekuntza horrekin eta %65era iristeko helburua izanik, hainbat aldaketa ezarriko ditu uztail ingurutik aurrera. Alde batetik, errefusa biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu, zeinak astean bi egunetan irekiko diren. Edukiontzi berri horiek sarraila elektronikoa izango dute eta erabiltzaile bakoitzak txartel elektronikoa izango du edukiontziak ireki ahal izateko. Txartelik gabe ezin izango dira ireki edukiontziak.

Bestalde, errefuxaren eta bolumen handikoen bilketaren kudeaketa San Marko Mankomunitatearen esku utziko da. Horrek hainbat onura ekarriko dizkio Udalari, izan ere, egungo diru ekarpena handitu gabe edukiontzien mantentze lana San Markok egingo du, udal brigadako langileak lan hori egitetik libre geratuz. Halaber, San Marko arduratuko da zerbitzuaren kudeaketa osoaz, besteak beste, berrezarpen lanaz eta garbiketaz.

Materia organikoa biltzeko edukiontzi berriak jartzea ere San Markoren gain geratuko da. Edukiontzi horiek ere sarraila elektronikoa izango dute, errefusaren bilketarako prestatutako sarrailekin bateragarria izango dena. Horrenbestez, Urnietako erabiltzaile bakoitzak txartel bakar batekin errefusa eta organikoko edukiontziak ireki ahal izango ditu. Materia organikoko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira.

Informazio kanpaina zabala egingo da aurretik

Aipaturiko aldaketak uztail inguruan jarriko dira abian, San Markok zerbitzuaren lehiaketa amaitzen eta adjudikatzen duenean, hain zuzen.

Halere, aurretik, horren guztiaren berri emateko informazio kanpaina indartsu bat gauzatuko du Udalak, herritarrak behar bezala informatzeko, eta, baita, bilketa selektiboaren garrantziaz kontzientziatzeko ere.

Hasteko eta behin, diptikoak banatuko dira herriko etxe guztietara. Bertan zehaztuko dira martxan jarriko diren aldaketa guztiak. Gero, informazio bulego bat jarriko da Lekaion hainbat egunez, herritarrak txartel elektronikoen bila joan daitezen eta sortzen zaizkien zalantza guztiak argi ditzatzen. Eta, azkenik, behin sistema berria martxan jarrita, auzoz auzo azalpen praktikoak emango dira.

Hortaz, Udalak erraztasun guztiak emango dizkie herritarrei aldaketak barneratzeko eta sistema berria behar bezala erabiltzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube