Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/03/22

Alarde eremuko Plan Berezian aldaketak

Xabier Iridoyk (EAJ-PNV), Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza ordezkariak, asteazken honetan aurkeztu du Alarde-Olaketa eremuko Plan Bereziak jasango dituen aldaketen xehetasunak.
Xabier Iridoy

Egun, Alarde eremuko Plan Bereziaren hiri antolamenduaren 3. aldaketak, hasierako baiespena du. Hortaz, aurki agerpen publikoan izango da, nahi duenak beharrezko ikusten dituen alegazioak egin ditzan. Behin jasotako alegazioak aztertu eta erantzun ondoren, Udalak behin betiko onartuko ditu orain proposatutako aldaketak. Esparruak guztira 8.086 m²-ko azalera du, non ordenaziotik kanpo deklaratzen diren 4 eraikin dauden, baita aldi baterako egokitutako aparkalekua ere.

"Aldaketa berri honekin, bideragarritasun arazoak direla eta geldirik daraman eta hiri barruan dugun eremu zaharkitu eta huts bat leheneratu eta osatu nahi dugu. Plangintzaren lehen tramitazioak 1996 urtekoak dira, baina 1999an onartzen da eremu bezala. Halaber, Udaletxeak 2013an eremuko hitzarmen erlatiboa onartu zuen, 2008an onartu zen plangintzako eraikigarritasun urbanistikoa areagotuz. Eta azkenik, 2015eko Plan Orokorrak, onartutako hitzarmenarekin koherentzian, 99an adostutako Plan Orokorreko eraikigarritasuna handitu du" jakinarazi du Xabier Iridoyk.

Plan Bereziak, bizitegi eraikin bat kokatuko den etxadi berri bat itxuratzen du, hartara Elitzatxo biribilgunea egoki errematatuz eta Alarde kalean dagoen eraikina beste eraikin txiki itsatsi batekin osatuz.  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube