Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/20

Gizarte zerbitzuetako ratioak eta lan baldintzak hobetzeko proposamenarekin bat gatoz

Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak babes osoa azaldu dio Eusko Legebiltzarrean joan den otsailaren 9an gizarte zerbitzuetako ratioak eta lan baldintzak hobetzeko onartutako erdibideko zuzenketari
Maije Zelaia

Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Gizarte Politika Batzordean LAB sindikatuko ordezkarien agerraldiaren ostean Maije Zelaia batzarkideak adierazi du, “Zaharren egoitza eta Adingabeen zentroetan egun ematen den zaintza eta artapen zerbitzuak arreta pertsonalizatu eta zainduagorantz egin du, eta ezinbestekoa da aipatu arreta zerbitzuok egoera berrietara egokitzeko ikerketa sakona abian jartzea”.

Batzarkide jeltzaleak azpimarratu du, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeak babes osoa azaldu diola joan den otsailak 9an Legebiltzarrean aho batez onartutako gizarte zerbitzuetako ratioak eta lan baldintzak hobetzeko proposamenari. Onartutako ebazpenak, prestazio eta zerbitzu sozialak arautzen dituzten dekretuak eguneratzeko eskariaz gain, dekretu berri horien prestatze lanetan, hiru maila instituzionaleko parte hartze teknikoa ere jasotzen du, prestatze lanotan erakunde eta entitate publikoekin batera, sektorean biltzen diren, eragile eta elkarteen parte hartzea bermatuz. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube