Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/17

Iridoyk aurkeztu du Irungo Udal Etxebizitza Tasatuaren ordenantzaren aldaketa.

2008ko abuztuaren 4an onartu zen Irungo Etxebizitza Tasatua Arautzeko Tokiko lehenengo eta aurreko Ordenantza. Baina indarrean sartu zenetik igaro diren urteetan eta jasotako esperientziengatik pentsatu zen komeni zela arautegian ajuste batzuk egitea eta horrela Eusko Legebiltzarrak onartutako (3/2015, ekainaren 18koa) Etxebizitzaren Lege berria indarrean sartzean eragindako aldaketak ere sartu egingo dira.
Xabier Iridoy

"Gainera, krisi ekonomikoaren testuinguruak aldaketa sakonak egitea eragin du etxebizitzari dagokion guztian. Eta krisiak egiten duena da 2008ko udal ordenantzak araututako Etxebizitza Tasatuek libreekin lehiatu beharra izatea eta merkatuak kanpoan uzten ditu" adierazi nahi izan du Xabier Iridoy jeltzaleak. "Etxebizitza tasatua, babes ofizialeko etxebizitzen barnean kategoria bat da, eta horrekin erantzuten zaio biztanleriaren segmentu bati, alegia, Babes Ofizialekoentzat finkatutakoak baino diru-sarrera gehiago edukitzeagatik horietan sartu ezin direnei, hain zuzen",

2008an onartutako ordenantzak Udal Etxebizitza Tasatuen bi kategoria jasotzen ditu: Udal Etxebizitza Tasatuak Erregimen Berezikoak eta Erregimen Orokorrekoak. Kategoria horiek ezabatu nahi dira aurkeztutako aldaketarekin eta horrela Udal Etxebizitza Tasatuaren ezaugarri bakarra planteatzen da.

Ordenantza berri honetan, etxebizitzak bizitoki ohikoak eta iraunkorrak izatera bideratuko dira. Etxebizitzaren gehienezko azalera 90 m2(t) izango da, familia ugarientzat izan ezik 120 m2(t). Eta etxebizitzaren gehienezko salmenta prezioa 1,70ekoa izango da Babes Ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioarekiko, baina merkatua une honetan beheragoko prezioak finkatzen ari da (Irunen Babes Ofizialeko etxearen prezioa 1.629,31€/m2 erabilgarriko da eta Etxebizitza Tasatuarena 1,70=2.769,82€/m2 erabilgarriko).

Era berean, alokairuaren prezioa gehienezko salmenta prezioaren %3a izango da (623,20€/hileko). Eta etxebizitza bat lortzeko errenta mailak, diru-sarrera minimo eta maximoekin, erregimen autonomikoko etxebizitza tasatuentzat aurreikusitako berak izango dira, beraz, minimoa 12.000€ izango da eta maximoa 45.500€, erosteko edo alokatzeko.

Gainera, jasoko duten pertsonen eta bizikidetza-unitateen betebeharrak izango dira jabetza osoan edo azalerako jabetzan beste etxebizitzarik ez edukitzea, bizitzeko baldintzetan ez daudenetan izan ezik. Eta aurreko bi urteetan etxebizitza babestuaren esleipendun izandakoa ez izatea, deialdian hala jasotzen bada.

Interesatuek erroldatuta egon behar dute, etengabe, Irungo udalerrian aurreko urtebetean edo urte batzuetan.

Hala ere erroldatze eta antzinatasun baldintzak betetzen dituzten parte hartzaileen kopurua esleitu beharreko etxebizitza kopurua baino txikiagoa bada, Irunen erroldatutako eskatzaileak ere kontuan hartuko dira erroldatuta zenbat denbora daramaten kontuan hartu gabe. Eta eskatzaileen kopuruak oraindik txikiegia izaten jarraitzen badu, Donostialdea eta Bidasoa Behea eskualdeetako edozein herritan erroldatutako eskatzaileei esleitu ahal izango zaie.

Eskaerak errentaren, bizikidetza-unitateko kide kopuruaren arabera aztertuko dira eta etxebizitza eskatzailearen antzinatasuna irizpide osagarri gisa erabiliko da. Promozio bakoitzerako oinarrietan kupoak ezarri ahal izango dira etxebizitzen kopuru jakin bat bideratu ahal izan dadin behar bereziak dituzten edo etxebizitza bat lortzeko zailtasunak dituzten gizarteko talderen batentzat. 

Eskatzaileen udal erregistroa

Irungo Udalak, IRUNVI erakundearen bitartez, "Babes Ofizialeko etxeen eskatzaileen erregistroa" dauka eta horren arabera jakingo du eskaera zenbatekoa den, kasu honetan udal etxebizitza tasatuak erosiko dituztenak hautatzeko. Beraz, IRUNVIren erregistroa koordinatuko da Etxebizitza Babestuen eskatzaileekin  eta Eusko Jaurlaritzaren ETXEBIDE erakundearekin.

Amaitzeko, esan, ordenantza berria egiteko proiektu hau otsaileko ohiko osoko bilkuran proposatuko dela eztabaidatu eta hasierako onespena emateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube