Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/17

Kaltetuak izan diren familiei babesa eta arreta ahalik eta azkarren eskaintzea da lehentasuna

Diputatu nagusia, Markel Olano, Bergaran izan da, Boluako luiziak eragindakoa bertatik ezagutu eta ezbeharraren aurrean neurriak adosteko
Kaltetuak izan diren familiei babesa eta arreta ahalik eta azkarren eskaintzea da lehentasuna

Gipuzkoa diputatu nagusia, Markel Olano, Bergaran izan da, atzo Bergarako Bolua auzoan jazotako luiziaren eraginak aztertu eta ondorioak bertatik ezagutzen. “Kaltetuak dira orain gure lehentasuna, familia hauen babesa eta arreta egokia bermatu behar ditugu”, adierazi du foru arduradunak. Gainera, erakunde, aditu eta zerbitzu ezberdinetako arduradunekin iritziak partekatzeko beta ere izan du, denen artean lur-jausiak eragindako arrisku eta mehatxuei erantzuna emateko neurria egokiak adostea xede. Zentzu honetan, arratsaldean udaleko teknikariekin bilerak burutu ditu Olanok. “Aldundia, Udala eta Jaurlaritza elkarlanean ari gara ezbeharrak eragindakoaren aurrean erantzunak koordinatzeko”, esan du.

Olanorekin batera Imanol Lasa, foru bozeramailea eta Gobernantza eta Gizartearekiko foru diputatua ere Bergaran izan da, atzo iluntzean udalerri honetako Bolua kaleko 47tik 63 zenbaki bitarteko atariei eragin dien luiziaren ondorioak aztertzen. Guztira 21 familiari eragin die ezbeharrak, eta gaua etxetik kanpo pasa behar izan dute. Olano eta Lasarekin izan dira, baita ere, Bergarako alkatea, Elena Lete, eta Arkaitz Orbegozo, Aldundiko suhiltzaileen zerbitzuburua, denak ere lur mugimenduak eragin dituen arriskuak leuntzeko lanean ari direnak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube