Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/12/30

2016ko gaikako hondakin bilketa datu onei eusteko, prebentzio kanpaina du abian Ingurumen sailak

Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak otsailean ezarritako sistema berriaren erangikortasuna nabarmendu du: “sistema aldaketak ez du sailkatze maila jeitsi, eta herritarraren erosotasunean, ekonomikoki eta herriaren garbitasunean irabazi dugu”.
2016ko gaikako hondakin bilketa datu onei eusteko, prebentzio kanpaina du abian Ingurumen sailak

%70etik gorako bataz besteko gaikako bilketa mantendu da 2016ko urtarriletik azaroa bitarte, %71,16ko baztaz bestekoa hain zuzen. “2016ko bilketa datuak benetan onak dira” eta Patxi Amantegi Tolosako Udaleko Ingurumen zinegotziak azpimarratu bezala, berriro ere Tolosarrak zoriondu beharrean gaude ematen ari diren erantzun bikainagatik. Zinegotziak otsailean ezarritako sistema berriaren erangikortasuna nabarmendu du: “sistema aldaketak ez du sailkatze maila jeitsi, eta herritarraren erosotasunean, ekonomikoki eta herriaren garbitasunean irabazi dugu”. 

Abendura bitarte, 6.876.762 hondakin batu dira Tolosan. Biztanleko kilo bat hondakin sortzen dugu eguneko bataz beste. Gabonetan murgilduta, herritarrei hondakinak egoki sailkatzen jarraitzeko deia egin die Amantegik: “normalean data hauetan hondakinen sorrera handitu egiten da eta gaikako bilketa gutxitu. Ekidin eta enfasia jarri behar dugu ondo sailkatzean. Dugun esku ona eta arreta erakutsi behar ditugu”.

Datuak eskuan izanik, Tolosako Udalak birziklapen maila altua mantendu eta hobetzeko kanpaina bat abian jarri du Tolosako Ingurumen Zentroarekin batera: “Esku ona al duzu?”. Kanpaina honek  karakterizazioan detektatutako akats ohikoenak zuzentzeko helburua du Amantegi zinegotziaren esanetan. 

1- Tolosako kaleetan zehar, lurrean pegatinak jarri dira, 200. Pegatina hauetan esku bat irudikatu da eta galdera bat " esku ona al duzu?"

2- Bigarren fasean  pegatinak  edukiontzietan itsatsi dira. Pegatina hauetan "karakterizazioan agertutako akatsak hobetzeko" mezuak daude. Adibidez, edukiontzi marroian " plastikoko poltsarik ez erabili, materia organikoa soilik !". Abenduaren 28an bukatu zen jartzea. 

3- Bestalde, internetez ere galdetegi bat jarri da martxan birziklatzearen inguruko galdera batzuekin eta asmatzeileei pulsera bat oparituko zaie. Hemen bete dezakezue galdetegia: ESKU ONA AL DUZU?

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube