Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/10/13

EAJ-PNVren 28 legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean akreditatu dira

EAJ-PNVk irailaren 25eko hauteskundeetan lortutako 28 legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrera bertaratu dira gaur goizean, beren legebiltzarkide-izaera egiaztatzera. 28 ordezkari jeltzaleak goizeko 10:30ak pasata iritsi dira euskal ganberara, eta iritsi bezain laster erregistrora joan dira agiriak eramatera
EAJ-PNVren 28 legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean akreditatu dira

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta berriro Lehendakari izateko hautagaia izan da agiria ematen lehena, eta jarraian egin dute taldeko gainontzeko kideek. Ondoren, guztiak bilkura aretora sartu dira, argazki batzuk egitera.

EAJ-PNVk X. Legegintzaldian izango dituen 28 legebiltzarkideetatik, 11 datoz Bizkaitik, 9 Gipuzkoatik eta 8 Arabatik. Bizkaiko zerrendako 11.ak, Izaskun Markinezek, uko egin dio legebiltzarkide izateri, arrazoi profesionalak direla-eta. Zerrendako hurrengoak, Mikel Arruabarrenak, hartu du bere aulkia.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube