Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/09/22

Egibarrek EAJri emandako botoaren indarra aldarrikatu du

Nazio gero eta libreagoa eta gizarte gero eta justuagoa eraikitzen jarraitzeko botoa
Egibarrek EAJri emandako botoaren indarra aldarrikatu du

Eusko Alderdi Jeltzaleak EAJk gidatutako lurraldeko erakunde nagusien arduradunak elkartu ditu gaur Zarautzen. Ahaldun Nagusia, Markel Olano; Batzar Nagusietako presidentea, Eider Mendoza; Donostiako Alkatea, Eneko Goia, eta Gipuzkoako beste hainbat alkatek indarrak batu dituzte euskaldunei –eta bereziki gipuzkoarrei- EAJrenganako konfidantza eskatzeko. “Denbora berriari ekin genion duela urtebete t´erdi –udal eta foru hauteskundeetan-, eta jarraipena behar du Eusko Jaurlaritzan –Urkullu Lehendakariarekin- eta Legebiltzarrean; eta horretarako, EAJk emaitza ona behar du”, nabarmendu dute Eneko Goiak eta Markel Olanok.

Bere aldetik, Joseba Egibarrek azpimarratu du “EAJko erakunde-ordezkari guztiek proiektu politiko beraren alde dihardugu lanean”. Gogoratu ondoren bertan zeuden guztiak udal eta foru hauteskundeetan bozkatuenak izan zirela, azpimarratu du “nazio bat behetik gora eraikitzen dela, udalerriz udalerri hasita, lurraldetik pasa eta Legebiltzarreraino; horrela, nazioa, herria, indartu egiten da”.

Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea konbentzituta agertu da EAJ “ardatz” onena dela nazio-proiektu horretarako. “Baina ez da nahikoa ardatza izatea, motorra ere izan behar gara, herri honen bultzatzaile nagusia”, gaineratu du. Ildo horretan, azaldu du EAJren botoa “boto konprometitua” dela bi zentzutan: “botoa eskatzen dugunean, joan-etorriko konpromisoa eskaintzen dugu. Izan ere, ordezkari politikoen lana askoz ere emankorragoa da herritarren babesa eta bultzada baldin badauka”, erantsi du.

“Eta argazkirako hitz batu aukeratu dugu: zurekin”, azpimarratu du, izan ere “zurekin, zure botoari esker, honarte iritsi gara eta zurekin jarraitu nahi dugu ekindako bidean”. “Gizarte gero eta justuagoa eta herri gero eta libreagoa eraikitzeko aukera daukagu”, esan du. “Bide horretan lagundu nahi bagaituzu, eman botoa Eusko Alderdi Jeltzaleari; hor dago zure botoaren indarra”, amaitu du.

Joseba Egibarrekin batera egon dira Bakartxo Tejeria eta Arantxa Tapia, EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaitzako bigarrena eta hirugarrena, urrenez urren. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube