Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/09/16

Europan ahots propioa behar dugu gure arrantzaleen eta baserritarren interesak babesteko

EAJ-PNV-k finantzazio eta berrikuntza tresna berriak proposatzen ditu Euskadiko elikagaien sektorea indartzeko eta ahots zuzena aldarrikatu du, besteak beste, arrantzaleen interesak defendatzeko. “Arrantzaleak, baserritarrak, industria transformatzailea, merkataritza, ostalaritza eta gastronomía, Euskadin aukera paregabeak dituen kate osoa da” azpimarratu du Tapiak.
Europan ahots propioa behar dugu gure arrantzaleen eta baserritarren interesak babesteko

Gipuzkoako EAJ-PNV hautagai batzuk, Joseba Egibar eta Arantxa Tapia buru, Hondarribian izan dira elikagaien sektoreari babesa erakusteko.

Arrantzaleen Kofradian eta bertako produktuak saltzen dituen denda espezializatuan, euskal ekonomian eta gizartean elikagaien sektoreak dituen aukerak azpimarratu du EAJ-PNVk.

Testuinguru honetan, Joseba Egibarrek Bruselan ahots propioa eta zuzena aldarrikatu du, besteak beste, bertan Euskadiko interesak defendatu ahal izateko eta gaurkoan, bereziki,  euskal arrantzaleen kuoten banaketa negoziatzeko.

EAJ-PNVk defendatzen duen elikagaien estrategian kate osoaren atalak hartzen dira kontutan. Arrantzaleek eta baserritarrek lantzen dituzten lehengaietatik hasi, ondoren enpresetan ematen den produktuen transformazioa non elikagaien industriaren berrikuntza nabarmena den, beharrezkoa duen merkaturatzea eta, azkenik, munduak baloratuta eta txalotuta den gastronomiaren atala. “Kate luzea baina ondo josita dagoena”, esan du Arantxa Tapiak.

Jeltzaleen ustetan, lehen sektorearengatik izango ez balitz, euskal gastronomiak ez luke munduan egun duen ospea. Aldi berean, euskal sukaldaritzak laguntza handi ematen dio lehen sektorearen jarduerari, balioan jarriz modu jasangarrian landutako bertako eta garaiko produktuek duten kalitatea.

Elikagaien Industrian eta enpresa transformatzaileetan I+G+b aurreratua ezartzen ari dira eta honi esker produktu berezi eta esklusiboak eskaintzen dira denda espezializatuetan, ostalaritzan, jatetxeetan, gero eta produktuen nazioartekotze nabarmenagoa lortuz.

EAJ-PNVren egitasmoak, besteak beste, elikagaien sektorearen inguruan enpresak garatzeko tresna berriak aurreikusten ditu, beti ere kate osoaren atal guztiak kontutan hartuta. “Invest Euskadi Agroalimentaria proiektua indartuko dugu, kanpoko inbertsioak erakarri eta bertako proiektuak indartze aldera, eta enpleguarekin batera kalitatea handitzeko”.

Tapiak azpimarratu duenez “guztia da bertakoa, etxean daukagu. Euskadiko BPGri %9,6ko ekarpena egiteaz gain, sektoreak gure nortasuna erakusten du, gure paisaia zaindu, eta Euskadi-Basque Country markaren erakusleiho paregabea bilakatzen da, berrikuntzan eta jarduera jasangarrian oinarrituta. Gainera, gizartearekin ondo lotuta dagoen jarduera da, azken finean gizon emakumeok baikara produktu hauen kontsumitzaile zuzenak”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube