Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/22

Beste estatus juridiko-politiko bat behar dugu, euskal erakundeetan adostua, euskal gizartearen partaidetzarekin

Espainiako politikak porrot egin duela adierazten du hauteskundeak berriro egin behar izateak, ezin izan dutelako konpondu eta adostu beraien ezintasunagatik. Hori esanez hasi du Joseba Egibarrek Elgoibarko gaurko mitina eta hiru hausnarketa gehiago egin ditu.
Beste estatus juridiko-politiko bat behar dugu, euskal erakundeetan adostua, euskal gizartearen partaidetzarekin

Lehenik eta behin, Podemos aipatu du, Gipuzkoan eta Euskadin irabazi izanak eta irabaz dezakeela jakiteak sorpresa sortu duelako. Hori dela eta, zer ohartarazi du “euskal gizarteak barneratu egin dituela Espainiako politikaren klabeak”. “ Horrek ez du esan nahi horiei bozkatu behar dietenik, baina klabe horiek sartu egin dira gure eztabaida eta solasaldietan – baita komunikabideetan ere” – azaldu du, “ikuspuntu abertzale eta euskalduna egongo balitz, ez luke hainbeste tokirik izango”.

Edozeinetara ere, berak adierazi duenez “lasai, denborak bere tokian jartzen dituelako denak”. Horregatik, Madrileko gobernutik alderdi popularra kentzeko modurik egokiena Podemosi bozka ematea dela erabakitzen duten pertsonekiko errespetua azaldu du. Baina, “denbora asko pasa gabe jende hori konturatuko da zer den Podemos” erantsi du.

Gauzak horrela, “euskal aukeraren alde egiteko” eskatu die herritarrei, “herri honen interesak defendatuko dituenaren alde”. “Ikus dezala bakoitzak, ze sinesgarritasun eskaintzen dion alderdi bakoitzak, azken hamarkada eta urtetan ze alderdik izan duen herriaren aldeko ibilbide politikoa” esan du.

“1977tik euskaldunen interesak defendatu dituen alderdi politikoa PNV” dela esan ondoren, “eta datozen hauteskundeei begira, Espainiako instituzioetan herri estrategia defendatzea dagokigu” adierazi du. “Eta gure herri eskubideak defendatzeko herri honetan hasi eta bukatuko den estrategia behar dugu” ondorioztatu du “ eta hori da PNVk defendatzen duena”.

“Euskal nazioak Estatu egitura behar du bere etorkizuna bermatuko badu” azpimarratu du. Eta ondoren, honako galdera bota du “Nori egiten dio kalte Estatu egitura edukitzeak, berdintasunean, askatasunean eta errespetuz zurea dena defendatu nahi izateak?”

Segidan azaldu du “eskoziarrek eta euskaldunok gauza bera eskatzen dugula: Europan egoteko berezko modua, geurea, izan gaitezela euskaldunok gure orubearen jabe “. “Ez al dugu eskubiderik euskal nazioa eraikitzeko?” ohartarazi du. “Ez gara inoren maizter, ez Espainiako estatuarena, ezta Frantziakoarena ere” esan du.

“Estatutua husten saiatzen ari dira” Espainiako alderdiak, eta modu horretan Estatutu hori osatzeko estrategian behin eta berrio edukitzeko PNV, hori dela “Espainiaren estrategia, baina bukatu da, joko-arauak hautsi dituztelako jadanik”. “Beste estatus juridiko-politiko bat behar dugu, euskal erakundeetan adostua, euskal gizartearen partaidetzarekin” azpimarratu du.  Madrilekin negoziatu aurretik, gizarteak bide emango dion kontsultapean jarriko den estatus berria, “politikan ez galtzeko modurik egokiena baita herriaren borondatearen babesa edukitzea” bukatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube