Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/19

Urkulluk euskal herritarrak deitu ditu E-26an “Autogobernuaren harribitxiak defendatzera, hezkuntza, osasuna, gizarte babesa eta segurtasuna

Lehendakariak Donostian eskatu du “Espainiar Parlamentuan eta Eusko Legebiltzarrean” EAJ-PNVren alde bozkatzea, Rajoyren Gobernuak Euskadiren interesen kontra zuzentzen duen eraso “jazanezinaren” kontra borrokatzeko.

Argazkiak...

Iñigo Urkullu lehendakariak argi baino argiago utzi du EAJ-PNVren alde bozkatzeak ekainaren 26ko hauteskundeetan izango duen garrantzia. Boto berdeak, boto jeltzaleak “Euskal autogobernuaren harribitxiak” Mariano Rajoyren Gobernuaren aldetik jasotzen ari diren eraso birzerntralizatzaile etengabeen aurrean. Eta harribitxi horiek dira “hezkuntza, osasuna, gizarte babesa eta segurtasuna”. “Eusko Jaurlaritza zorrotza da kudeaketan, defizit muga errespetatzen du eta zorrari eusten dio. Espainiar gobernuak, ordea, ez ditu aurrekontu helburuak betetzen, bere zorra muga guztietatik kanpo dago. Era orain, dagokiona betetzen ez duenak bere irizpidea inposatu nahi dio betetzen duenari”, salatu du Urkulluk talde jeltzaleak gaur eguerdian Donostiako Catalunya Plazan egin duen ekitaldi politikoan. Lehendakariarekin batera, beste hizlariak izan dira Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarraren presidentea eta Joseba Agirretxea, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua.

“Espainiar Gobernua euskal hezkuntza arriskutan uzten ari da”, ohartarazi zu Urkulluk. “Hasiera batean LOMCE legea izan zen, baina hori baino gehiago dago. Azken hilabeteetan gertatu dena oso larria da. Espainiako Gobernuak, funtzioko egoeran, Euskadiko beka sistemaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du: Espainiarekin berdindu nahi gaituzte, baina behetik.Espainiako Gobernuak, funtzioko egoeran, ordezkapen eta ordutegien sistema errekurritu du: Espainiako murrizketak inposatu nahi dizkigute. Espainiako Gobernuak, funtzioko egoeran, euskal hezkuntza curriculuma errekurritu du. Galdera da: zergatik aldatu nahi du ondo funtzionatzen duena? Bi arrazoi dituzte: dirua aurreztea eta Erkidego guztiek beren irizpideak aplikatzea lortzea, hau da, denak behetik berdintzea. Eta hau, zer den? Birzentralizazioa”, salatu du. “Gauza bera segurtasun alorrean: Espainiar gobernuak Ertzaintzaren promozio berriak errekurritu ditu. Gauza bera osasun sisteman: Espainiar gobernuak kopagoa inposatu du eta etorkinei osasun arreta unibertsala ematea eragotzi du. Ulertezina eta onartezina erabat. Hori da pentsamolde zentralista. Madrilek behetik bilatzen duen berdinketa. Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea, ordea, Madrilera joatea da hori eragoztera, Euskal Autogobernua defendatzeko, Euskadin hezkuntza, osasuna, gizarte babesa eta segurtasuna aldezteko” esan du Lehendakariak. Urkulluk azpimarratu nahi izan du bakea eta bizikidetza ere badirela EAJ-PNVk E-26az geroztik abian jarriko den edozein negoziaketa prozesutan mahai gainean jarriko duen euskal agendaren parte bi. “Aurrera egin dugu, urrats erraldoiak eman ditugu bake eta bizikidetza alorrean, baina gai batzuk daude oraindik kolokan: armagabetzea eta ETAren desagerpena; espetxe politikaren aldaketa; iraganari buruzko hausnarketa kritiko eta partekatua. Prozesu hori gidatzen jarraitu behar da leku onera irits dadin”.

Era berean azpimarratu du “Nazio gisa hazteko” beharra. Horretarako, EAJ-PNVk “Bermeak eta aldebikotasuna izango dituen Estatus Politiko berriaren alde egitea. Pase Forala eguneratu behar da: Euskadin legeak aplikatu baino lehen, Euskadirekin hitzartu behar da. Ez inposaketari, bai aldebikotasunari; bai negoziaketari eta akordioari. Euskadi gidatzen jarraitu behar dugu toki onera eraman ahal izateko. Galdera da: zeinen eskutan utzi behar dugu lema? Batzuen maximalismo eta fantasien eskuetan? Gelditasunaren eta itxikeriaren eskuetan? Dena ezkor ikusten dutenen eskuetan? Beste horien definiziorik ezaren eta anbiguotasunaren eskuetan? Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzea politika eraikitzailea egitea da. Euskal Autogobernuaren harribitxiak defendatzeko da: hezkuntza, osasuna, gizarte babesa eta segurtasuna. Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzea da Espainiar Gobernuaren politikak aldatzeko; bizkortzeko politikak abian jartzeko; Estatu nazio anitza berrezartzeko”, azaldu du.

Lehendakariak bere hitzaldia amaitzeko orduan “federik onenarekin, Espainiar Parlamenturako espainiar alderdi baten alde eta Eusko Legebiltzarrerako Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatu nahi duten pertsonei” hitz egin nahi izan die. “Hausnarketa egitea eskatuko diet. Euskadiren interesak hemen eta Madrilen defendatu nahi dituzten pertsonek aukera egoki eta koherentea dute: Espainiar Parlamenturako Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzea eta Eusko Legebiltzarrerako Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzea. Hori da Euskadiren interesak defendatzeko aukera bakarra”.

Bere aldetik, Joseba Agirretxeak, igandeko hausteskundeak “hitzordu garrantzitsu” bat direla adierazi du, eta horren adierazle alderdi batzuen jarrera aldakorra jarri du adibide gisa: “hemen erabakitzeko ekubidea, Madrilen espainiar selekzio bakarraren defetsa, Katalunian erreferenduma baina pentsioen kutxa bakarra ikutu gabe... orain bolivarianoak, gero komunistak, arratsaldean sozialdemokratak... baina irrifarrea herri bakar batena: Espainiarena”.

Kongresurako hautagaiak EAJren izaera guztiz argia dela azpimarratu du: “horrenbeste konplexurik gabe, abertzaleak gara eta kitto”. Estatu mailako gainontzeko alderdien aberria Espainia dela gogorarazi du, nahiz eta batzuk orain “herrizale omen dira, beste batzuk ezkerreko independestistak; zenbat jira eta buelta definizio bila...”.

Bukatzeko, igandean jeltzaleen indarra erakusteko deia egin du Agirretxeak: “Lanak konpromezuak eta urteetako experientziak ematen duten indarra; Garen bezela gizarte bezala aurreratzeko balio izan diguna, eta indar hori geldiezina da, herri hau bezela, inork geldituko ez duena”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube