Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/19

``Euskal nazioak estatu egitura eduki behar du herri gisa etorkizuna bermatuko badu´´ azpimarratu du Egibarrek

EAJ-PNVren estrategiaren bizkar hezurra diren hiru konpromisoak adierazi ditu GBBk presidente Joseba Egibarrek gaur goizeko ekitaldian, EAJ-PNVk defendatzen duen euskal agendaren estrategia, alegia: konpromiso etiko, demokratiko eta politikoa
Joseba Egibar

Argazkiak...

Konpromiso etikoa, “pertsona guztien eskubide guztiak uneoro errespetatzea, iraganean, gaur egun eta etorkizunean”.

Konpromiso demokratikoak, berriz, “justizia sozialean oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzen du, inor ere bazterrean utzi gabe, guztiok eta guztiontzat eraikitako gizartea”. Hori dela eta, “nazionalismoak horri ematen dio forma, azken batean, familia handi bat balitz bezala sentitzen dugulako”.

“Eta hirugarren konpromisoa, politikoa, herri honekiko, herri honen garapen politikoa nahi dugulako”. “Geure herria eraiki nahi dugu; horregatik, estatu egitura eduki behar du euskal nazioak, bai ala bai, gure etorkizuna bermatzeko” azpimarratu du, “beste herri batzuk dituzten egitura berberak eduki behar ditugu”. “Zergatik ez dugu eskubide bera izan behar?” galdetu du. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidea aipatu du, “ez da norberak duen nazio bateko edo besteko izateko sentimendua inposatzea, sentimendu guztiak errespetatu behar dira”. “Baina errespetua oinarri hartuta, Catalunyak¬¬, Euskadik eta, hala balegokio, Galizak ere, nazio subjektuaren aitortzatik Estatuarekin beste harreman juridiko bat definitu nahi badute, izan dezatela egiteko aukera” azaldu du, “demokraziazko formula berriak egitea, demokrazian sakontzea da kontua, berdintasunezko egoera batetik eta norberak bere burua definitzeko askatasunetik harreman berria egiteko”. “Noiz heldu behar diote gai horri PSOEk, PPk,Ciudadanosek eta Podemosek?” galdetu du. Eta gainera, esan du “komenientziazko banderena egia da”. “Euskadira porturatzen badira, gora erabakitzeko eskubidea, estatuaren erdigunera iristen badira, hor hasten dira Espainia bakarra eta zatiezina dela esanez”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube