Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/18

Norbaitek defendatu baditu nekazari eta arrantzaleen interes eta beharrak Madrilen, EAJ izan da, eta sektoreak hori badaki

Espainiako Gobernuak arlo honetan erakutsi duen jarrera berzentralizatzailea salatu du Agirretxeak
Norbaitek defendatu baditu nekazari eta arrantzaleen interes eta beharrak Madrilen, EAJ izan da, eta sektoreak hori badaki

Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJko hautagaiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Tolosan izan dira gaur goizean bertako merkataritza eta azoka gertutik ezagutzeko asmoarekin. Beraiekin batera, besteak beste, Olatz Peon Tolosako alkatea, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, eta Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua ere izan dira.

Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak adierazi duenez, lehen sektoreak “badaki Madrilen zeinek defendatzen dituen euskal arrantzale eta nekazarien interes eta beharrak”. Era berean, EAJren lehen sektorerako apustua irmoa dela gogorarazi du, “horrela adierazten du orain arte instituzio guztietan egin dugun lana”. Agirretxearen ustetan “lehen sektorea, paisai zaintzaile, kultur gordeleku, ingurugiro babesle, etab. izateaz gain, jarduera ekonomiko garrantzitsu bat da, eta horregatik ezinbestekoa da hau zaintzea”. Lanpostuak eta aberastasuna sortzen dituela nabarmendu du Agirretxeak.

Jeltzaleek lehen sektorean egindako politiken arrakasta sektorea beraren baitan dago, “hartu ditugun erabaki guztiak sektorearekin batera hartu direlako da; ezin da politikarik aurrera eraman sektorea bera kontuan hartu gabe” azpimarratu du Agirretxeak. Hala eta guztiz ere, lehen sektore lehiakorrago eta prestatuago baten aldeko apustua egin behar dela adierazi du Agirretxeak, eta zentzu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzan lana gailendu ditu.

Bestetik, Joseba Agirretxeak, orain arte Madrilen Espainiako Gobernuaren eskutik ikusi duen jarrera salatu du: “Gurea den eskuduntzan Espainiako Gobernuak eragin nahi izan du, gainontzeko arloetan bezala, honetan ere berzentralizazio jarrera erakutsiz”. Horren aurrean, EAJk euskal eskumenak irmoki defendatuko dituela ziurtatu du. Landa garapenerako programak Eusko Jaurlaritzaren eskumenak dira eta horrela izatea EAJri esker dela ere gogorarazi nahi izan du Agirretxeak. Azkenik, Espainiako Gobernuari mezu bat bidali dio: “gure politikak diseinatzen uztea exijitzen dugu, horrela dagokigulako eta argi erakutsi dugulako ondo kudeatzen badakigula”.

Olatz Peon, bere aldetik, Tolosako merkataritzaren ggarantziaz hitz egin du, Tolosan 500 bat komertzio baitaude. Era berean, “Merkataritzak, zerbitzuak eta ostalaritzak Tolosan duen garrantzi ekonomikoaren islada, herrian sortzen dituen lanpostu kopuruetan” argi ikusi daitekeela adierazi du. Sektore honek 1.500 lanpostu zuzen sortzen ditu herrian, udalerriko Barne Produktu Gordinean %15 inguruko ekarpena suposatzen duelarik.

Bestalde, Peonek Tolosako azoka ere izan du hizpide. Larunbateroko azokek urtero 3,5 milioi euroko eragin ekonomikoa lortzen dute, bertan egiten diren gastuez gain, herriko komertzioetan ere erosketak egiten direla nabarmendu du Peonek.

Azkenik, Tolosako alkateak lankidetzarako deia egin du, Olatz Peonen ustez “Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismo sailak iadanik hasitako lankidetza dinamikak garatzen jarraitzea ezinbestekoa da; merkataritza, azokak eta turismoko eragileen arteko lankidetza erraztu eta sustatuz lortuko dugulako herriko ekonomia suspertzea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube