Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/17

EAJk tinko babestu eta defendatuko du euskal kultura, Espainiako Gobernuaren erasoen aurrean

Ekainberri kobazuloetara egindako bisitan, Agirretxeak euskal kultura sustatzeko euskal instituzioek egindako lana gailendu du
EAJk tinko babestu eta defendatuko du euskal kultura, Espainiako Gobernuaren erasoen aurrean

Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJko hautagaiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Ekainberri kobazuloa bisitatu dute gaur, besteak beste, Zestoako Joxe Mendizabal alkatearekin batera.

Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak, “EAJK, orain arte bezala, euskal kultura babestu eta defendatzen” jarraituko duela adierazi du, gehien bat “Espainiako Gobernuaren erasoen aurrean eta adierazi duen kulturarekiko konpromiso eza ikusirik” gehitu du.

Joseba Agirretxeak pasa berri den legeladia, kulturalki dagokionez, “tamalgarritzat” definitu du. Agirretxearen ustetan Espainiako Gobernuaren kulturarekiko iritzia lotsagarria da. Batetik, azpimarratu nahi izan du BEZ kulturala oso kaltegarria izan dela, “kaltegarria sortzaileentzat, kaltegarria programatzaileentzat eta baita publikoarentzat ere”. Kongresurako hautagaiaren arabera, Espainiako Gobernuak “kulturarako epe laburrerako ikuspegi ekonomikoa” du. Agirretxeak Raxoiren gobernuak Kultur Hiriburua proiektuari izena kendu nahi izan eta jarrera zikoitza salatu nahi izan du.

Kulturak “pertsona gisa eta baita herri bezala definitzen gaitu” Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez, eta horregatik “geurea den hori” babestea eta sustatzea garrantzitsua dela azpimarratu du. Ideia horri lotuta, Agirretxeak “Euskal kultura sustatzeko Euskal instituzioek urte guzti hauetan egindako lana” gailendu du.  Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta udaletxeak “euskaldunon herri ekimenarekin batera, kultura garatu eta handitzen dutenak dira” gehitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube