Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/13

Euskal portu sistemarako eskuduntza exijitzen dugu, eta bitartean Espainiako Gobernuak egin dezala dagokiona

Euskal instituzioen esku balego, Pasaiako portua hobera egingo lukeela ziurtatu dute jeltzaleek, Estatua baina hobeto kudeatzen dutela erakutsi dutelako
Euskal portu sistemarako eskuduntza exijitzen dugu,  eta bitartean Espainiako Gobernuak egin dezala dagokiona

EAJko Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak, Portuen eskuduntza Euskadira transferitzea aldarrikatu du. Pasaian egindako ekitaldian, Agirretxeak gogoratu du, Estatuaren sarean sartuta dagoenez, portu horri ezartzen zaizkion legea eta araudia askotan kaltegarriak direla gure herriaren interesetarako. Horren harira, honako hau nabarmendu du: “erakutsi dugu Euskadin Estatuak baino hobeto kudeatzen ditugula gure eskuduntzak; horrexegatik, Pasaiako Portua kudeatuko bagenu, hobetuko genuke”.

Markel Olano diputatu nagusiarekin batera, besteak beste, eskainitako komunikazioan, Agirretxeak adierazi duenez: “Gure eskuduntza ez denez, EAJk lanean jarraituko du dagokionean Estatuaren inplikazioa exijituz eta gure instituzioekin elkarlanean, Pasaiaren berriztatzea aurrera eramateko beharrezkoak diren lanak egin ditzala”. Era berean, “Espainiako lau alderdietako bakar bat ere ez dut ikusten Euskadirako eskuduntza eskatzen”, eta Agirretxeak horrekin beraientzat Euskadi ez dela lehentasuna ulertzen du.

Joseba Agirretxeak azpimarratu nahi izan du portuko berritzeak ez duela hirigintzan eragingo bakarrik, bertako ekonomian eta lanpostuen sorreran ere eragina izango duela.

Aurreikusita dauden ekintzek 16 milioi euroko inbertsioa suposatuko dute, Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren artean erdibana ordainduko direnak; honek “konpromiso finantzario argia adierazten du eta balioan jartzen du instituzioen arteko elkarlana”. Agirretxearen ustetan, Pasaiako badiaren eraberritzeak “eragin handia” izango du Herrera eta Trintxerperen arteko gunean. Azpimarratu behar da portuko ekintzekin batera, industria eta hirugarren mailako erabilerak ere uztartzea kontuan hartu dela.

Plan honetaz gain, Agirretxeak Aldundiaren inplikazioa nabarmendu nahi izan du, martxan jarri baititu “dirutan xumeagoak” baina “eguneroko herritarren bizi kalitatean eragina izango duten” beste proiektu batzuk. 1,7 milioi euroko inbertsioarekin, Pasaian, Errenterian eta Lezon 30 proiektu ezberdin gauzatzen ari dira: herri igogailuak, kaleen urbanizazioak, hodien aldatzeak, kirolerako gune berriak, kultur ekintzetarako ekipamendu berria, aparkaleku publikoak besteak beste.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube