Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/04/29

EAJ-PNVk Bruselari eskatu dio Suediari ikurrina zer den azaltzea

Eskariaren kopia EBren aurrean Suediaren ordezkaritza iraunkorreko enbaxadoreari eta Suediako eurodiputatuei bidali die
EAJ-PNVk Bruselari eskatu dio Suediari ikurrina zer den azaltzea

Izaskun Bilbao Barandicak, Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidente ordeak gaur goizean Tibor Navracsics Kultura Komisarioari bidali dion gutunean europar gobernuko kideari jakinarazi dio euskal autonomi erkidegoaren bandera ofiziala "bereziki debekatuta dauden banderen" zerrendan sartu dutela aurten Suedian egingo den Eurovision festibalaren barneko araudian. Bilbaok komisarioari eskatu dio festibalaren antolatzaileei ikurrina zer den azaltzea eta herri hartako historia demokratikoarekin bat ez datorren eta demokraziaren kontrakoa izateaz gain euskal hiritargoarentzat iraingarria den boikota zuzentzera animatu du. Eskutitz honen kopiak bidali zaizkie Suediako ordezkaritza iraunkorraren enbaxadoreari eta Suediako 20 eurodiputatuei.

Euskal eurodiputatuak uste du erabaki hau "europar batasunaren baloreen eta `Batasuna aniztasunean´ goiburuaren kontra" dagoela, eta Kultura komisarioak eta Suediako eurodiputatuek "erabaki desatsegin" hau zuzentzen laguntzea espero du.

Bere eskutitzean, euskal eurodiputatuak Tibor Navracsics komisarioari gogoratu dio euskal bandera, Europako naziorik zaharrenetakoaren ikurra dela, gaur egun Espainiar estatuko autonomi komunitatearen barruan dagoena. "Gernikako Estatutuaren bosgarren artikuluak esaten du ikurrina Euskadiko bandera ofiziala dela 1978 urtean Europar Batasunaren estatu kide baten lege organikoa onartu zenetik, euskal hiritargoaren babesarekin" gogoratu du Barandicak. Euskadiren historia gogora ekarri ondoren eta ikurrina Espainiako guda zibilean ere Euskadiren bandera ofiziala izan zela gogoratu ondoren, ALDEren presidente ordeak azpimarratu du Francoren erregimenak debekatu egin zuela. "Gure autogobernua eta bere sinboloak berreskuratzea borroka zibiko eta demokratikoaren fruitua izan zen, eta gure bandera bereziki debekatuta dauden sinboloen zerrendan sartzea eta ejertzito islamiko deitzen denaren parean jartzea Suediaren maila kulturalarekin eta historia demokratikoarekin bat ez datorren huts egitea da, euskal hiritargo osoari egiten zaion laidoa izateaz gain".

Izaskun Bilbao Barandicak era berean azpimarratu du halako jarduera batek Europar Batasunaren markoan esan nahi duena bere goiburua "Batasuna aniztasunean" delarik. Ikuspuntu honetatik Bilbao Barandicak uste du Europaren kontrakoa dela halako debekuak planteatzea, historiak ondo erakutsi izan duen bezala, ez dutelako elkarbizitza sustatzen ezta bake eta egonkortasunerako oinarrizko baloreak zabaltzen ere, besteak beste aniztasunarekiko eta gaur egun, historiaren gora beherengatik, estatu ez diren elkargo,hizkuntza eta kulturekiko errespetua. Arrazoi politiko-administratibo horregatik herritarrek oinarrizko eskubideen kontra eginiko erasoak pairatzen dituzte, oraingo honetan gertatu dena bezalakoa. Eraso horiek pentsaezinak lirateke Euskadi Batasunaren estatua izango balitz eta diktadura baten jardunaren parte dira, bake, egonkortasun, aurrerabide eta askatasun esparru gisa eraiki den Batasunarena baino, azken hau bera osatzen duten nortasun guztiekiko errespetuaren oinarrian eraiki delako. Errealitate sozialak, instituzionalak eta politikoak ukatzeko hartzen diren erabakiak dira eta gogora ekartzen dituzte Europan, zorionez, desagertuta dauden erregimen totalitarioak”.

Arrazoi horiek direla eta, euskal eurodiputatuak komisarioari eskatu dio festibalaren antolatzaileengana eta Suediako agintariengana zuzentzea eta boikot hori formalki zuzentzea eskatzea, Gernikako estatutuaren eta bere ikurren izaera legal eta demokratikoa azaltzea eta "Eurovision festibalaren antolatzaileei azaltzea, beren erabakia, ezjakintasunean oinarrituta dagoela,kultura demokratiko orotatik kanpo dagoela eta irain argia dela euskal hiritargo osoarentzat eta,horri lotuta, Europako diktadura luzeenetako eta odoltsuenetakoaren aurrean Euskadiren askatasunak eta gobernua berreskuratzeko burutu zen erresistentzia zibikoarentzat ere. Ez du ematen Franco jenerala gaur egungo Europan eredugarri izan daitekeenik”, amaitu du Bilbao Barandicak

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube