Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/18

PNVri botoa emateak duen indarrari egin dio dei Egibarrek, “herri honek eta bertako herritarrek aurrera egin dezaten”

Joseba Agirretxeak gipuzkoarrei eta euskal herritarrei eskatu die “berriro ere eman diezaiotela PNVri beren konfidantza, hitzekoak garelako eta benetan bakarrak garelako herri bezala dagozkigun eskubideak aldarrikatzen ditugunok”
PNVri botoa emateak duen indarrari egin dio dei Egibarrek, “herri honek eta bertako herritarrek aurrera egin dezaten”

Joseba Egibar, GBBko presidenteak “botoaren indarra aipatu du, herritar bakoitzak bere esku duen indar handi hori, gauzak aldarazteko eta aurrera egiteko”. “Hori da PNVren proiektura atxiki dadin nahi dugun botoaren indarra” azpimarratu du, “bide bat zedarritzen duen botoa”. Hori dela eta, orain urte erdi “Gipuzkoako erakunde nagusien buru izateko aukera zituzten bezala”, orain ere PNVri beren konfiantza emateko eskatu die – bai oraingoan, baita hurrengo autonomia-hauteskundeetan ere – “etorkizunean, Herri honek eta herritar guztiok aurrera egin dezagun”.

Kanpainako azken mezua izango den honetan, jeltzaleen burukideak gogorarazi nahi izan du “alderdi honek hasieratik, 35 urte hauetan, Madrilen ordezkaritza izan dugunetan, taldearen izen berarekin ibili gara, Euskal taldea Horrek ba du bere garrantzia herri honen interesak, herri honen eskubideak, herri honetako instituzioak eta instituzio hauek hartzen dituzten erabakiak errespetatzen ditugulako eta errespetarazten saiatzen garelako”.

“PNVri botoa ematea, Euskadiren aldeko botoa ematea da, Euskadiren interesen defentsaren aldeko botoa ematea da, euskal erakundeetatik sortutako eredu sozioekonomikoa babestea da” adierazi du, “eta elkarrizketarako eta negoziaziorako atea itxita duen Estatuari harreman politikorako formulak eskaintzea, Estatu horretan ere badauden errealitate nazional horien aitortza egin nahi ez duen Estatuari”.

“Garai berriak datoz; herri honek ere bere definizio politikoak eskuartean dauzka” esan du. Ildo horretan adierazi du “etorkizun horretan, Madrilen, Kongresuan baita ere Senatuan, eskubide indibidual – eskubide sozial eta ekonomikoak – eta kolektibo horiek defenditu beharko ditugu, erakunde horiek eta erakunde horiek hartzen dituzten erabakiak  beharko ditugu. “Erabakiak euskal erakundeetan hartzen dira, baina estrategia, garapena, erabaki horien defentsa euskal herritarrari eragiten dion tokian edo toki guztietan egin behar da” azaldu du. “Eta horretarako bermerik egokiena eta handiena EAJk eskaintzen du” amaitu du, “hori da egin izan duguna eta horixe egiten jarraituko dugu: herri honen erabaki eta nahiak azaldu eta defendatu”.

Joseba Agirretxea Kongresutako zerrendaburuak, berriz, gipuzkoarrei eta euskal herritarrei “PNVri berriro ere konfiantza emateko eskatu die, ez dugulako kale egingo, hitzekoak garelako, Madrilen euskal interesak defendatzen ditugun bakarrak garelako, lehen, orain eta etorkizunean ere bai, eta benetan, herri bezala dagokigun interesa eskatzen bakarrak garelako”.

Joseba Egibarrek eta Joseba Agirretxeak eman dute gaur goizean kanpaina honetako azken mezua, Donostiako Miramar jauregian izan da, eta bertan izan dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Arantza Tapia sailburua, Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta zenbait alkate.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube