Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/16

Euskal hezkuntza sistemaren aldeko defentsan egingo dugu lan

EAJk euskal hezkuntza sistema defendatzen du eta defendatuko du, adostutakoa eta kalitatezkoa delako
Euskal hezkuntza sistemaren aldeko defentsan egingo dugu lan

Gipuzkoatik EAJren Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre Senaturako hautagaia gaur goizean Donostian egon dira. Beraiekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua, hautagaitzaren beste kide batzuk eta hezkuntza arloko profesionalak ere izan dira, EAJren hezkuntza proiektu proposamenaren alde babesa emateko.

Joseba Agirretxeak “Madrilen inposizioen aurrean euskal hezkuntza sistemaren defentsa” aldarrikatu du. Bestetik, Espainiako gobernuak hezkuntza bezalako gai garrantzitsuan proposatutako Lomce sistema gaitzestu du.

Madrildik datozen Lomce bezalako inposatutako hezkuntza legeen aurrean, “euskal sistema eredugarria” dela ziurtatu du, eta “horregatik egingo dugu euskal hezkuntza sistemaren defentsa” gehitu du. Kongresurako hautagaiak adierazi duenez, parlamentuaren gehiengoak ahalbidetzen duen momentuan, PPren hezkuntza-erreforma  indargabetuko du EAJk.  Era berean, Agirretxea baikor agertu da eta aukera bat ikusten du ondorengo legealdian Lomce legea bertan behera uzteko.

Agirretxearen ustetan, Lomce legea indargabetu egin behar da oinarrizko hiru arrazoiengatik:

- Historikoki Euskadiren Autonomia-Erkidegokoak diren hezkuntza eskumenak inbaditzen dituelako.

- Orokorrean sistemari eragiten diolako, pedagogikoki, antolakuntza aldetik eta baita ekonomikoki ere. Ez du hezkuntza sistemaren egonkortasuna bermatuko duen  adostasun sozial eta politikorik.

- Ez duelako kalitatezko kriteriorik eransten. Ez du eskaintzen Euskal Hezkuntza Sistemaren garapenerako aukerarik.

Bukatzeko, Joseba Agirretxeak “Lomce legea berzentralizazio eta hezkuntza sistemaren uniformizazio saiakera bati erantzuten” diola adierazi du, eta ez hezkuntzaren hobekuntza bati.  Gainera, autonomia-erkidegoen beharrei ez diela erantzuten gehitu du eta “Euskadin guri dagokigu, ondo egin dugu eta ondo egingo dugu” esanez amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube