Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/15

“Herri honen estrategia euskal erakundeetan erabakitzen da, euskal herritarren eskutik” azpimarratu du Egibarrek

"Euskal Herriaren erabakitze librearekiko errespetuan oinarritutako eredu politikoa nahi dugu” zehaztu du
“Herri honen estrategia euskal erakundeetan erabakitzen da, euskal herritarren eskutik” azpimarratu du Egibarrek

“Erabaki asko eta asko Madrilen hartzen badira ere, argi eduki behar dugu herri honen etorkizuna hemen erabakitzen dela eta herri honetan erabakiko dugula”. Hori izan da GBBko presidente Joseba Egibarrek eman duen hitzaldiaren arrazoibidea. “Herrialde estrategia, herri estrategia” azpimarratu du.

“Ez gara ari berezitasunez edo singulartasunez – esate baterako Kontzertu Ekonomikoaz ari garenean – foru lurraldeen eskubideez ari gara hizketan, Euskal Lurralde Historikoen gainean ari gara” nabaritu du. “Euskal Herriaren eskubide politiko eta nazionalen gainean ari gara” adierazi du, “eta, gainera, ez gara bakarrik historia edo sustraien gainean hitz egiten ari, motor handi bat sartzeaz ari gara, motor demokratikoa, euskal herritarren erabaki libreaz, bere etorkizun politiko kolektiboa definitzeko erabaki libreaz”.

"Euskal Herriaren erabakitze librearekiko errespetuan oinarritutako eredu politikoa nahi dugu eta, jakina, orain arte dugun eta kudeatzen dugun autogobernu mailari eutsiz eta estatus berri bat lortu nahian” zehaztu du.

Hori dela eta, honako galdera hauek bota ditu “Ba al du Espainiako Estatuak heldutasun demokratikorik? Katalunia eta Euskadi bezala, Estatu egitura politikoaren aitortza ez duten errealitate nazionalak badirela onartzeko adinako heldutasun demokratikorik? Begi bistan dutena aitortzeko adina modernizatu al dute beren pentsamendua: hau da, beren tokian eta beren aitortza bilatzen ari diren errealitate nazionalak direna?” Itxuraz, ez” erantzun dio bere buruari.

Jeltzaleen burukidearen ustez, ez da bakarrik Estatutua ez dela bete, PSOE eta PP, demokrazia zabaldu beharrean, “ixten ari dira, itotzen ari dira” inkonstituzionalitatezko aurretiko errekurtsoa bezalako tresnekin, “proposatzeko gaitasunik ere izan ez dezan”. “Eta hortik, gatazka politikoa besterik ez dator” erantsi du.

“PNVri botoa ematea, Euskadiren aldeko botoa ematea da, beren erakundeak babestea, gure eredu sozio-ekonomikoa, ehun industrialari laguntzeko oinarrian orekatutako hazkunde ekonomikorako gure eredua, gure herrian dugun gizarte babeserako sistema babestea” azaldu du. “Eta, are gehiago, harreman politiko berria proposatzea, aldebikotasunetik, bi nazioen arteko errespetuaren ondorio izango dena, Espainiakoa eta Euskadikoa – aldebikotasuna menpekotasunekoa ere izan daitekeelako-“ adierazi du, “aldebikotasun efektiboa, benetakoa, errespetuzkoa”. “Aukera hori, PNVrena badugu eta beste eremuekin alde handikoa da: hemen, zurearen aldeko botoa emateko aukera dugu, axola zaizunaren aldekoa” bukatu du.

PNVren parean, Egibarrek adierazi duenez, “aukera unionistak edo konstituzionalistak ditugu – bai betiko bertsioan edo berrienetan – ez dute ezer guri eskaintzeko, krisian dagoen eredu politikoa besterik ez, hilda dagoen eredu ekonomikoa, eta menpekotasunezko eta otzantasuneko harreman eredua”.

Bestetik, Joseba Agirretxeak ezker abertzalea izan du hizpide. Bizitza politiko guztia ukazioaren munduan murgilduta pasa dutela leporatu die; “gizartearen nahiak eta beharrak zeintzuk diren jakin dutenean, ostrukarena egin dute. Independentzia aldarrikatu eta burua zuloan sartu” adierazi du. Ezker abertzaleak helmugataz hitz egiten du, baina bitartean, ez proposamenik, ez proiekturik eta ezta egitasmorik ere ez dutela ziurtatu du.

Agirretxearen ustetan, ezker abertzaleak “subirautza edo burujabetza bezalako hitzak bereganatu ditu besteok kontra bageunde bezala”, baina EAJ arduraz jokatzen duen alderdia dela baietsi du: “belarriak goxatzeko soilik ez ditugu esaten, guk proposamenak eta proiektuak ditugu”.

Azkenik, MªEugenia Iparragirrek hartu du hitza eta bertaratutako guztien babesa eskatu du Espainiako Senatu eta Kongresurako talde handi bat lortzeko. Hauteskunde hauek garrantzitsuak direla ziurtatu du eta Euskadiren interesak jokoan daudela ohartarazi du. Hala ere, “EAJ-PNV beti bezala Euskadiren interesak defendatzeko hor egongo da”, gehitu du.

Era berean, komunikabideen aldetik EAJk jasandako indiferentzia salatu du Iparragirrek. Hala ere, “hemen gaude eta abenduaren 20tik aurrera ere, duela 35 urte bezala, egongo gara”, esan du.

Gipuzkoatik EAJren Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea , MªEugenia Iparragirre Senaturako EAJko hautagaia, eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak mitina eskaini dute gaur arratsaldean Bergarako San Martin Agirre plazan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube