Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/14

Estatuak baino hobeto kudeatzen dugu geurea; eta Portuen eskuduntza transferituta edukiko bagenu, Pasaia hobetuko litzateke

Agirretxea “esfortzuak egiten” jarraitzearen alde agertu da, Pasaia portu lehiakorra izateari eusteko, gure industriaren zerbitzuan dagoena”.
Estatuak baino hobeto kudeatzen dugu geurea; eta Portuen eskuduntza transferituta edukiko bagenu, Pasaia hobetuko litzateke

EAJko Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak, Portuen eskuduntza Euskadira transferitzea aldarrikatu du. Pasaian egindako ekitaldian, Agirretxeak gogoratu du, Estatuaren sarean sartuta dagoenez, portu horri ezartzen zaizkion legea eta araudia askotan kaltegarriak direla gure herriaren interesetarako. Horren harira, honako hau nabarmendu du: “erakutsi dugu Euskadin Estatuak baino hobeto kudeatzen ditugula gure eskuduntzak; horrexegatik, Pasaiako Portua kudeatuko bagenu, hobetuko genuke”.

Agerraldian, portu-jarduera eta hiri-bizitza uztartzearen garrantzia ere azpimarratu du. Horrela izanda, pozik agertu da “30 urte baino gehiagoko erakunde arteko desakordioen ondoren, azkenean, oso ekimen inportantea garatuko delako –kaia zaharren eta portu-inguruen bilakaera ekarriko duena-, Pasaiako Badiako herritarrei 8 hektareako baino gehiagoko lur-eremua emango diena, oinezkoentzako erabilera-publikorako”. Horrela, “egia bihurtuko da antzinako nahia, inguru honek pairatzen duen hiriko gune libreen falta asetzekoa”, erantsi du.

“Hiria eraldatzeko jarduketa horrek –Hanburgo, Marseilla edo Copenhaguekoa bezalako portu europarretan egiten ari direnen parekoa- barne izango du Ipar Herreran aktibitate ekonomikorako gune bat sortzea; eta gune horrek, zalantzarik gabe, lagunduko du enplegu-eskaintza dibertsifikatzen, benetan beharrezkoa den alde honetan”. “Pasaia merkataritzarako hiri-portua da, eta biztanle asko dituen gune batean dago; jabetuta gaude lan egin behar dugula gure jarduerak ingurumenean duen eragina gutxitzeko, lehiakortasunik galdu gabe”, baieztatu du, “Pasaiak etorkizunik izango ez baitu, baldin eta bere ingurumena kontuan hartzen ez badugu”.

Euskal erakundeak –EAJ buru direnetan- bultzatzen eta apustua egiten ari direla Pasaiako Portuaren alde gogorarazi ondoren, honako hau esan du: “Gaur egun, oraindik ere, ordezkaritza indartsua behar dugu Madrilen: eta eskarmentuak egiaztatu du Eusko Alderdi Jeltzalea dela herri honen interesak hobekien defenditzen dituena, bai Pasaian, bai Gipuzkoan, bai Euskadin, bai Bruselan”.

Gaurko ekitaldian, Ricardo Peña, Pasaiako Portuko presidentea, eta Nahikari Otermin, pasaiako alkate ordea, ere egon dira Joseba Agirretxearekin batera. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube