Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/13

EAJk garapen iraunkorraren alde egiten du

EAJk, instituzio ezberdinetatik, asko eta eta ondo egin du, baina oraindik asko dago egiteke
EAJk garapen iraunkorraren alde egiten du

Gipuzkoatik EAJren Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre Senaturako EAJko hautagaia, Legazpin izan dira gaur goizean, besteak beste, Legazpiko alkatea den Koldobike Olabiderekin batera. Gaur ingurumena izan dute hizpide. Legazpiko bisitaren ondoren, denak batera Zumarragako Santa Luzia azokaz gozatzera joan dira.

Joseba Agirretxea pozik agertu da duela gutxi Pariseko klimaren bilkuran lurraren berotzearen aurka akordio batera iritsi direlako.  Konpromisoa eta elkartasuna, klima aldaketare eta honek eragindako efectúen aurkako borrokako oinarriak dira.

Kongresurako hauatagaiak adierazi duenez, EAJren helburua “garapen iraunkorra” da eta Madrilen hau defendatuko duela. Agirretxeak gogorarazi du Gipuzkoan uraren arazoa konpondu berri dela, bai kalitatean eta baita kopuruan ere. Euskadin gure ecosistema naturalak, eta gune naturalak parke naturalak izendatuz zaintzen ditugula esan du. Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez “EAJk, instituzio ezberdinetatik, asko eta eta ondo egin du” hala ere “oraindik asko dago egiteke” onartu du.

Joseba Agirretxeak Bilduri ingurumena demagogikoki eta hauteskunde-herraminta gisa erabiltzea leporatu dio. Adierazi duenez “Gipuzkoan jakin badakigu zer den beraientzat ingurumena: ahal duten bezain laister, gehiengoaren nahiak kontuan izan gabe, beraien nahia ezartzea”. Agirretxeak gogora ekarri du Bilduren aurreko legealdiko hondakinen kudeaketa gelditzeko obsesioa, herrialde aurrerakoetan ematen zenean eta kanpotik eredu ginenean.

Bere aldetik, Senaturako hautagaia den MªEugenia Iparragirrek baietsi duenez, EAJk euskal etorkizunerako apustu irmoa egiten du: “EAJ-PNVn pentsatzen dugu Europarako energia politiketan dauden 3 helburu nagusiak, Estatuaren helburu nagusiak ere izan behar direla: Horniduraren segurtasuna areagotzea, Ekonomiaren lehiakortasuna eta energiaren eskuragarritasuna ziurtatzea eta Ingurumen iraunkortasuna bultzatzea eta klima aldaketa borrokatzea”.

Klimaren bilkuran, euskal ordezkarien artean, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea ere izan da. Legazpin, Bildu gobernuan zegoela eta nahi ez zuen, egin zen galdeketak argi utzi zuen legazpiarrek nahi zutana: beste hainbat gipuzkoarrek bezala, birziklatu bai baina inposiziorik gabe. Legazpiarrek argi utzi dute Atez Ateko sistemaren emaitza berdinak Portu daitezkeela kontenedoreen sistemarekin. Aste honetan gainera, Legazpiko alkateak urtarrilaren 24ean galdeketa lotéesela egingo dela jakinarazi du. Duela gutxi Bergaran eta Eskoriatzan egin den bezala, eta EAJk agintzen duen beste 6 udaletxeetan egingo den bezala. Joseba Agirretxeak adierazi duen bezala: “Herriak erabakitzen duena izan dadila”.

EAJ-PNVk ingurumenarekin adeitsua den garapen iraunkorarren alde egiten du. Zentzu horretan, EAJk hitz ematen du ildo hauetan lan egingo duela ingurumen arloan:

-       Nazioartean onartutako ingurumenarekiko konpromisoak hertsiki betetzea.

-       Energia berriztagarriak.

-       Autokontsumoaren eta sorkuntza banatuaren aldeko apustu ausarta.

-       Energia aurreztea eta efizientzia.

-       Industriaren lehiakortasunera orientaturiko energia estrategia.

-       Garoña ixtea eta eragindako eremuaren ekonomia biziberritzeko neurriak.

-       Ingurumearen laugarren faseari benetan ekitea, hondakinek degradatutako lekuak leheneratzea.

-       Europako energia politika.

-       Energia merkatuko gardentasuna, lehia, eta egonkortasuna..

-       Laguntza ariga I+G+b-ari ingurumen eta energia sektoreetan.

-       Sistema fiskal berdea, teknologia eta sektore garbiak sustatzeko.

-       Garatzen ari diren herrialdeen iraunkortasuna bultzatzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube