Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/11

Agirretxea: “EAJ kudeaketa onaren eredu da”

Industria, enpresa eta enpleguaren alde lan egingo dutela ziurtatu du
Agirretxea: “EAJ kudeaketa onaren eredu da”

Gipuzkoatik EAJren Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre Senaturako EAJko hautagaia, Arrasaten izan dira gaur goizean. Hautagaiekin batera, Arrasateko alkatea den Maria Ubarretxena eta beste zinegotzi batzuk, herriko kaleetan barrena ibili dira, enpresa eta industria hizpide izan dutela.

Besteak beste, krisiaren gaia jorratu dute eta euskaldunok honetan beranduago sartu eta lehenago ateratzeko aukera izan dugula aipatu dute, “kontzertu ekonomikoari esker guk izan dugulako gaitasuna gure politika propioak egiteko” gehitu du Joseba Agirretxeak. Kongresurako hautagaiak EAJ kudeaketa onaren eredu dela azpimarratu du: “ez bagenitu lehenetsi gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza edota industriarako behar zen bultzada, kontzertu ekonomikoa bakarrik alperrikakoa izango zen”.

Duela sei hilabete gipuzkoarrek hainbat herrietan eta baita Foru Aldundian ere aldaketa eskatu zutela gogorarazi dute jeltzaleek, eta “honi esker, instituzioek proiektu bat plazaratu dute: Gipuzkoako enpresa mundua eta ekonomia suspertzeko proiektua” adierazi du Agirretxeak. EAJko hautagaiek azpimarratu nahi izan dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren industria eta enpresekiko inplikazioa, urtero 50 milioi euroko inbertsioarekin.

Kongresurako hautagaiak esan duenez “lana edukitzeko, lana sortu egin behar da” eta horretarako bermea EAJ dela ziurtatu du: “EAJk apustu handia egiten du enpresa munduan, instituzioek enpresekin egin behar duten elkarlanean, baita autonomoetan, ekintzailetasunean, eta lanpostuak duinak izan daitezela. Garrantzitsua da ere lanaren eta hezkuntzaren arteko elkarlana eta horretan Euskadiko lanbide heziketa eredugarria da”.

Bukatzeko, Joseba Agirretxeak esan du Madrilen “euskal eredua defendatuko dugula, EAJk kudeatzen dakiela argi utzi duelako”. Era berean, pentsio eta jubilazio duinak exijituko dituzte, “guri dagokigun eskumena transferitzea eskatuz”.

Bestetik, Senaturako hautagaia den MªEugenia Iparragirrek Euskadik, aurrekoetan bezala, krisietatik atzeratzeko duen ahalmena gailendu du. Hori, “eginiko lanari esker, gure eredu propioari esker” izan dela ziurtatu du. Iparragirreren ustetan, “Euskadin daukagun lehiakortasun ereduari esker, indartsuago, inor bidean utzi gabe, oparotasuna, lana eta ongizatea sortuz, aurre egin diogu krisiari”.

Azkenik, Senaturako hautagaiak gogora ekarri du EAJk industriaren alde egin izanagatik jaso dituen kritikak eta orain horiek hartutako bideari elkartu zaizkiola. Ondorengo mezua bidali die: “Ongi etorriak, baina dagoeneko gure bidea egina dago”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube