Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/27

EAJ-PNVk euskal arrantzaleak defenditzen segituko du Madrilen, beste interes batzuk aurretik jartzen dituztenen aurka

Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVren hautagaiak Getariako arrantzaleekin elkartu dira, Gipuzkoako arrantza sektoreak bizi duen egoera aztertu eta alor ekonomiko hori jasaten ari den arazoen berri gertutik ezagutzeko.
EAJ-PNVk euskal arrantzaleak defenditzen segituko du Madrilen, beste interes batzuk aurretik jartzen dituztenen aurka

Herriko Arrantzaleen kofradiak dituen instalazioetan egin duten bilera horretan, hautagaiekin batera, Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendari Leandro Azkue eta Getariako EAJ-PNVko zinegotziak izan dira. Bileraren arrazoia, berriz, Madrileko ministerioak eman duen aginduak Getariako arrantzaleengan sortu duen kezka izan da, larriki kaltetzen baitie.

Hautagai jeltzaileen hitzetan “gipuzkoarren interesak defendatzeko beti prest egon gara Madrileko gure taldetik. Horregatik behar dugu talde sendoa Kongresuan eta Senatuan, horietan hartzen delako gure interesekin zerikusi zuzena duten erabaki asko eta asko”.

Topaketa amaitutakoan, kofradiaren instalazioak ikusi dituzte EAJ-PNVko hautagaiek eta arrantzaleekin elkarrizketatu dira. Joseba Agirretxea zerrendaburuak esan duenez “beste batzuk ez bezala – hemen gauza bat esan eta Madrilen edo Bruselan beste bat – PNVk euskal arrantzaleen interesak defenditzen segituko du hemen, Madrilen eta Bruselan edo behar den tokian, orain arte egin dugun bezala”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube