Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/26

Gipuzkoan eta Euskadin, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen alde egindako lana goraipatu dute EAJko hautagaiek Gureak-era egindako bisitan

EAJko kongresurako eta senaturako zerrendaburuek Gureak-en lana txalotu dute destaitasunen bat duten pertsonen enpleakortasunean erreferente bilakatu direlako
Gipuzkoan eta Euskadin, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen alde egindako lana goraipatu dute EAJko hautagaiek Gureak-era egindako bisitan

EAJren senaturako eta kongresurako hautagaiek Gureak taldeak-ek  Donostian duen egoitza nagusia bisitatu dute.  Joseba Agirretxea senaturako zerrendaburuarekin eta  Maria Eugenia Iparragirre, kongresurako zerrendaburuarekin batera, Carlos Ormazabal, Xabier Zabala eta  Iñigo Barandiaran hautagaiak eta Maite Peña Gipuzkoako gizarte politikako diputatua  izan dira bisitan, Gureak taldeak egiten duen lana bertatik bertara ezagutzen.

Txalotu egin dute, orain 40 urte,  Gipuzkoan ia amets bat bezala sortu zen enpresa,  egun erreferente delako gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen enpleakortasunean.  Eta meritu hori aitortu diote Iñaki Alkorta Gureak taldeko presidenteari.

EAJko ordezkariek  azpimarratu dute oso garrantzitsua dela desgaitasunen bat duten pertsonen lan integrazioa, lanak pertsonari berari balio erantsia ematen diolako. Gureak-ek nola funtzionatzen duen ezagutu dute eta  tallerreko lana bertatik bertara ikusteko aukera ere izan dute;  ikusi eta baita txalotu ere :jeltzaleek oso  garrantzitsu jo dute, langile guztiak espazio fisiko berean egotea, horrela batzuk besteengandik ikasi dezaketeelako. Kolore bidez, eta erraz ulertzeko moduan, piezak nola sailkatzen dituzten erakutsi diete tallerreko arduradunek eta besteak beste, Wolkswagen etxerako piezak nola egiten dituzten ere ikusi dute.

Joseba Agirretxea kongresurako zerrendaburuak eredu bezala jarri du Gureak:  interesgarri jo du Gipuzkoako enpresa batek mundu osoan barrena saltzea eta batez ere, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonak lan merkatuan txertatzeko gai direla erakutsi izana. Gipuzkoak eta Euskadik gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen alde egindako lana goraipatu du Agirretxeak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube