Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/27

Gipuzkoako Foru Aldundia Gureak taldeko ordezkariekin batzartu da elkarlana sendotzeko

Diputatu Nagusiak eta Gizarte Politikako Diputatuak Gureaken zuzendaritzako kideak hartu dituzte taldearen 40. Urteurrenean
Markel Olano

Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera egin du Gureakeko zuzendaritza taldeko ordezkariekin. Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako Diputatuak, Iñaki Alkorta, Gureak taldeko presidentea, eta Iñigo Oyarzabal, zuzendari nagusia, hartu dituzte. Gureak taldeak lau hamarkada daramatza pertsona desgaituen erabateko integrazioaren alde lanean, eta lan horretan sakondu eta elkarlana jorratzeko asmoz egin dute bilera.

Bi aldeen arteko lehen hartu-emana izan da, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusi izendatu zutenetik. Giro adeitsuan egin duten bileran, Gureak taldeak dituen egitasmo nagusiak azaldu ditu zuzendaritzak. Aurten taldeak 40 urte betetzen dituela eta, urteurrenerako prestatzen ari diren hainbat ekitaldiren berri ere eman diete Diputazioko ordezkariek.

Diputazioak aurrez ere ongi ezagutzen zuen Gureaken egitasmoa; pertsona desgaituen integrazioan egiten duten lana azpimarratu nahi du eta, bide batez, azaldu Foru Aldundiarentzat berarentzat ere oso lagungarria dela alor horretan gipuzkoarren alde egiten duten lana.

Gaurko bileran elkarlanean jarraitzeko oinarriak finkatu dituzte Gureak taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube