Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/22

“Aldaketaren garaia da Donostian eta Gipuzkoan”

Lehendakariak hautagai gipuzkoarrak zoriondu ditu aldaketa ahalbidetuko duen akordioan oinarritutako kanpaina eraikitzaile eta positiboa egiteagatik
“Aldaketaren garaia da Donostian eta Gipuzkoan”

Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin du Donostian, hautagai gipuzkoarrei egin duten kanpainarengatik zorionak eman eta Donostia eta Gipuzkoarako emaitza onak aurreikusteko. “Kanpaina eredugarria egin duzue eta gogor lan egin duzue EAJ-PNVren eskutik akordioan oinarritutako aldaketa eraikitzaile eta positiboa ahalbidetzeko”, ziurtatu du.

Urkulluk jakinarazi du lurraldean emango den aldaketa onuragarria izango dela gipuzkoar guztientzat. Izan ere, Eneko Goiak, Donostiako Udaletik; Markel Olanok, Aldunditik, eta Lehendakariak, Jaurlaritzatik, elkarlana eta lan partekatua bultzatuko dute proiektuak guztion artean bultzatu eta herritarren beharrei erantzuteko.

“Duela lau urte, abstentzio handia izan zen Donostian eta Gipuzkoan. Bilduren kudeaketa ikusita, uste dugu jende horrek Eneko eta Markelen aldeko botoa emango duela jakin badakitelako EAJ-PNV dela alternatiba bakarra”, adierazi du.

Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, aurreratu du bere alderdia irabaztera eta gobernatzera aterako dela igandean, herritarren arazoak lankidetzatik eta akordiotik konpondu nahi dituztelako. “Aurrera egiteko eraiki nahi dugu; beste batzuk, ordea, Garaile leloa aukeratu dute garaile eta garaituen eskemarekin jarraitzen dutelako. Arerio politikoa erasotzeko eta umiliatzeko beharra daukate”, salatu du ezker abertzaleari zuzenduta.

Egibar itxaropentsu agertu da, ziur delako, igandean, donostiarrek eta gipuzkoarrek EAJ-PNV gobernu arduretara eramango dutela, eta ezker abertzalearen botere zikloa amaitutzat emango dutela.

Aldundirako hautagai jeltzaleak, Markel Olanok, antzerako balorazioa egin du: “Oso pozik gaude nahi genuen kanpaina egin dugulako. Ezker abertzalearen erasoei ez diegu jaramonik egin, eta herritarrengan pentsatzen diseinatu ditugun proposamenetan zentratu gara. Gipuzkoan politika egiteko bestelako modua defendatzen dugu, aldaketaren garaia delako”. Olanok Gipuzkoa gobernatzeko konpromisoa hartu du, eta herritarrak entzunez eta elkarlana sustatuz egingo duela aurreratu du. “Eskua zabaltzen diegu herritarrei. Ezker abertzalearen inposizioa eta gatazkaren aurrean, akordioa defendatzen dugu”, zehaztu du. Hori dela eta, herritarrei eskatu die parte har dezatela igandeko hauteskundeetan, “aldaketa herritarren eskutik etorriko delako”. “Alternatiba garela jakinda, hautesleek botoa emango digute”, aurreratu du.

Donostiarako Alkatetzarako hautagaiak, Eneko Goiak, ere uste du: “Garai ikusgarri bat amaitzen da gaur, alegia, herritarrek aldaketarako desio duten aldaketa katalizatu eta laburtzen duen garaia. Gogor lan egin dugu bestelako Donostiaren alde, herritarrek eskatzen diguten Donostiaren alde, hiri zabal eta pluralagoaren alde. Baina, hori lortzeko, beharrezkoa da hautesleek parte hartu eta EAJ-PNVren aldeko botoa ematea, geurea baita Donostia eta Gipuzkoarako alternatiba bakarra”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube