Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/14

EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du Gipuzkoako kirol-instalazioak modernizatzeko plana egiteko.

Markel Olanok esan du, kirola egiteak herrikoia zein federatua, gizarte baten garapen mailaren neurria ematen duela. Eta Gipuzkoan gero eta gehiago sustatzen dela kirola egitea eta, horrek, eskatzen duela instalazio modernoak, optimizatuak eta kulben zein erabiltzaileen beharretara egokituak izatea.
EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du Gipuzkoako kirol-instalazioak modernizatzeko plana egiteko.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Zarautzen izan da gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena hautagaiekin, Zarauzko (Xabier Txurruka) eta Aiako (Nekane Arrizabalaga) alkategaiekin eta Urola Kostako boluntarioekin, honakoa esan du: “Konpromisoa hartzen dugu Gipuzkoako kirol-instalazioak modernizatzeko plana egiteko”.

Horren harira, Olanok esan du, plangintzaren helburua dela, Gipuzkoako eskualdeetako kirol instalazioak optimizatzea eta, horretarako, plangintza egingo duela, hain zuzen ere, eskualdeak oinarri dituen plangintza, kirol instalazioen mapa egiteko, betiere, kirol elkarteen eta erabiltzaileen iritzia kontuan hartuta, instalazioen egoera eta beharrak azterteko. Hortaz, hautagai jeltzaleak adierazi du, plangintza egingo duela eskualdeetako kirol instalazioen gaineko mapak egiteko, betiere, instalazioen erabilera ahalik eta gehien aprobetxatzeko ekintzak babestuta, jarduera berriak sustatuta, instalazioen ekonomia-jasangarritasuna bermatuta eta kudeaketa optimizatuta.

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak segidakoa azpimarratu du: “Beste erronka bat dugu ere: oinarrizko kirola eta kirol egokitua sustatzea”. Horiek horrela, Markel Olanok adierazi du, kirola egiteak, herrikoia zein federatua, gizarte baten garapen mailaren neurria ematen duela. Gainera, Olanoren ustez, Gipuzkoan gero eta gehiago sustatzen da kirola egitea, eta horren adierazlea da, kirol elkarteak gero eta nerabe gehiago dituztela kirola egiten eta, ondorioz, federatuen lizentzia kopurua asko hazi da. Eta horrek beharrezkoa egiten du, instalazio modernoak, optimizatuak eta kluben zein erabiltzaileen beharretara egokituak izatea.

Olanok, halaber, gogorarazi du, urtarrilean Zarautz bisitatu zuela eta, orduan, Astiko kirol instalazioak ezagutu zituela, hain zuzen ere, kokapen ezinhobea duten instalazioak, baina egun, kirol elkarteetako arduradunek azaldu zietenaren arabera, txikiak gelditu dira, dagoen eskaria kontuan hartuta. Hortaz, Markel Olanok konpromisoa hartu du, Xabier Txurruka eta kirol elkarteekin elkarlanean aritzeko Astiko instalazioak modernizatzeko, hain zuzen ere, futbol eta rugby zelaiak berritzeko eta atletismo pista berria egiteko, Asti modernizatzeko aurrerapausoa izango direlako eta, gainera, eskualdean eragin handia izango duelako.

Azkenik, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa azpimarratu du: “Eskualde bakoitzeko kirol instalazioen ekonomia-jasangarritasuna eta instalazioak ahalik eta gehien aprobetxatzea sustatuko dugu. Eta beraz, kirol instalazio berriak egiterakoan eta daudenak aztertzerakoan, gure ebaluazio eredua diseinatu eta aplikatuko dugu, betiere, eraikitze kostuaz harago, irizpide teknikoa, ekonomia-eragina eta gizarte-onurak kontuan hartuta.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube