Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/04

En apoyo a una candidatura eficaz. Estitxu alkorta Lasarte-Oriako alkaterako

Salbuespen garaiak bizi ditugu eta egoera honen aurrean ekimen ausart eta sortzaileak behar dira. Norabide aldaketa bat aldarrikatzen dute herritar askok, besteak beste: demokrazia erradikala, gardentasuna, parte hartzea indartzea, publikoa dena babestea, gestio eraginkorra, antolaketa egokia, berrindustrializazioa, bertako ekonomia garatzea, eta gizarte osasuntsu eta kohesionatu bat eraikitzeko balioen transmisioa.
Estitxu Alkortaren babes taldea

Agintariek zintzotasunez jokatzea sustatuko duen eta pertsonak erabakien erdigunean egongo diren herri bat nahi dugu.

Prestatuta dauden eta esperientzia duten ordezkariak nahi ditugu, herrian benetan beharrezkoak diren proiektuak abian jartzeko eta kudeatzeko gai izango direnak. Erabakitzeko gaitasuna duten, eraginkorrak diren eta gogotsu lan egingo duten ordezkariak izan behar dute. Eta besteekin akordioetara iristeko ere gai izango direnak, herritar guztien onerako izango diren interesak zainduz eta ez alderdien interesei begira.

EAJ/PNVk Lasarte-Oriarako hautagaitza aurkeztu zuen. Talde gazte eta esperientziaduna da. Taldeko buru Estitxu Alkorta izango da, EAJ/PNVko gaur egungo bozeramailea eta Udaleko Ogasun batzordeko presidentea. Estitxu Alkortak herria aurrera eramateko gaitasuna duela uste dugu, eta aurkeztutako programa konprometitua, errealista eta lehentasunak ondo zehaztuta dituena da.

Esperientzia  badagoelako esan dezakegu hori. Orain amaituko den legealdian Udalean behar bezala lan egin duten sailak gure kideek buru egin dutenak izan dira: Estitxu Alkortaren sailak (Ogasuna) eta bere kide Boris Nogalesen sailak (Kultura, Euskara eta Hezkuntza). Zorra 2,5 miloi euro inguru murriztea lortu da eta hori zergak eta tasak KPIa baino gehiago igo gabe. Manuel Lekuona Kultur Etxeko ekitaldiak bikoiztu egin dira eta asistentzia hirukoiztu. Sail hauetan lortu da kudeaketan eraginkortasunik handiena.

Estitxu Alkortaren hautagaitzarekin pertsonen aldeko politika egingo dela adierazten dugu, elkarbizitza eta gizarte kohesioa jardunaren erdigunean jarrita. Horregatik nahi dugu gure alkate izatea. Ilusioa berreskuratzeko garaia da, bestelako Lasarte-Oria bat posible delako.

Horregatik guztiagatik Estitxu Alkortaren hautagaitza laguntzeko zure sinadura eskatzen dizugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube