Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/29

Maite Peña Errenteriko finken administratzaileekin elkartuko da Zure Errenteria ekimenaren baitan

Maite Peña alkategaiak adierazi duenez, bizilagunen arazoen errealitatea hurbiletik ezagutzeko, oso garrantzitsua da horiekin egunero lan egiten duten profesionalek esan beharrekoa entzutea. Zentzu horretan, hautagai jeltzaleak profesional horiekin partekatuko du lantzen ari den ordenantza, Udaletik etxebizitzetan irisgarritasuna ziurtatzeko izapideak arintzeko xedearekin.
Maite Peña Errenteriko finken administratzaileekin elkartuko da Zure Errenteria ekimenaren baitan

Errenteriko EAJ-PNV hiribilduko beharrei buruz egiten ari den hausnarketaren eta diagnostikoaren ildotik, Zure Errenteria taldea finken administratzaileekin elkartuko da gaur, apirilaren 30a (osteguna), arratsaldeko 19:00etan. “Finken administratzaileek lehen eskutik ezagutzen dituzte auzotarren errealitatea eta beharrak, eta Udaletik errenteriarren bizi-kalitatea hobetzeko zer egin dezakegun jakiteko laguntza handia eskain dezaketela uste dugu” esan du Maite Peñak, EAJ-PNVren Errenteriko alkategaiak.

Zentzu horretan, Maite Peñak EAJ-PNVren udal taldetik etxebizitzetan 0 solairutik igogailuak instalatzeko lantzen ari diren ordenantza-proposamena administratzaileekin alderatu nahi du. Izan ere, "irisgarritasuna oso gai garrantzitsua dela uste dugu” gaineratu du Maite Peñak, “herritarren beharrekin oso lotuta dagoen gai bat da, eta duela egun gutxi, hirugarren adinaren jardunaldiak antolatu direla eta gogoratu dugun moduan, oso gai garrantzitsua da, herritarrak zahartzen ari baitira eta beren independentzia bermatzeko bitartekoak jarri behar ditugu”esan du EAJ-PNVren alkategaiak. “Horregatik, jarraitu du Peñak, Udaletik ahalegin bat egin behar da horrelako izapideak ahalik eta gehien arinduko dituzten bitartekoak eskaintzeko eta herritarrek beren etxebizitzetan dituzten irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Eta horregatik guk konponbideen bila lanean jarraitzen dugu, eta alderdi horiek guztiak barne hartuko dituen ordenantza bat prestatzen ari gara".

“Gaurko bileran, ZureErrenteria ekimenaren barruan egin ditugun bilera askotan bezala, ziur gaude errenteriar guztien alde eta guztientzat lan egiteko ikuspegi eta informazio benetan erabilgarria lortuko dugula” erantsi du Maite Peñak. “Zentzu horretan, adierazi du hautagai jeltzaleak, egiten ari garen diagnostiko-lana benetan emankorra eta eraikitzailea dela uste dugu eta legegintzaldi osoan ildo berean lanean jarraitzeko asmoa dugu. Ekimen berriak proposatuko ditugu eta martxan jartzen direnen emaitzak jarraituko ditugu, eta herritarren etorkizuneko zein gaur egungo benetako beharren jarraipena egingo dugu, halaber, beren arazoentzako konponbideak bilatzeko.

 Amaitzeko, eta Errenteriko errealitatearen analisiarekin jarraitzeko, hautagai jeltzaleak gogoratu du duela aste batzuk auzoak bisitatzen hasi zirela, ZureErrenteria ekimenaren barruan, eta ondorengo egunetan egingo dituzten bisiten berri eman du. Era berean, herritar guztiak bertaratzera eta dituzten kezkak eta kexak jakinaraztera gonbidatu ditu. Hauek dira hurrengo egunetan egingo diren bisitak:

Maiatzak 2, 11:00etatik 13:00etara Foruen Plazan.

Maiatzak 4, 11:00etatik 13:00etara Gamon Zumardian.

5 Maiatzak 5, 17:00etatik 19:00etara Kaputxinoen Begiratokia.

Maiatzak 9, 11:00etatik 13:00etara Santa Klara plaza.

Maiatzak 15, 16:00etatik 18:00etara Galtzarabordan, kiroldegiaren ondoan.

Maiatzak 17, 11:00etatik 13:00etara, Urdaburu kalean

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube