Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/11

Eneko Goia: "Aurrekontuaren proiektua bertan behera utzi izanak agerian utzi du bilduk muzin egiten diola elkarrizketari "

Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak ohartarazi du Izagirreren erabakiak “aurrekontuaren inguruan dauden ikuspegi ezberdinak aurrez aurre jartzeko aukera ebatsi diela donostiarrei. Bilduren Gobernuak aurrera daraman jokabide aldebakar eta propagandistikoaren eredu oso adierazgarria da hau”.
Eneko Goia:

Donostiako EAJ-PNV bozeramaileak, Eneko Goiak, uste du 2015eko udal aurrekontuaren proiektua bertan behera utzi izana, gaur Juan Karlos Izagirrek iragarri duena, Bilduren Gobernuak aurrera eraman duen prozesu baten ondorioa dela; “izan ere, lehen unetik Bilduk bere aldetik jokatu du, epeak bete gabe eta, ohi bezala, Udalbatzarraren gehiengoaren iritziari entzungor eginez. Propagandarako proiektua besterik ez zen, izan ere, Bilduk hauteskundeetarako hilabete gutxi batzuk falta direla txisteratik atera du legealdi osoan zehar aintzakotzat hartu ez duen hiritarren partehartzea eta horrek sinisgarritasuna kentzen dio. Zentzu horretan, udal Gobernuaren argazkia ematen du; aspaldi baitabil zer egin ez dakiela”, nabarmendu du Goiak.

Eneko Goiak uste du Izagirreren erabakiak “aurrekontuaren inguruan dauden ikuspegi ezberdinak aurrez aurre jartzeko aukera ebatsi diela donostiarrei. Erabaki honekin, aurrekontuaren proiektuak dituen gabezia guztiak agerian ez gelditzeko, Bilduk ihes egin dio gainerako taldeekin hitz egiteari eta eztabaidatzeari eta horrela agerian jarri du hasiera batetik zuen helburua propaganda egitea besterik ez zela. Bilduren Gobernuak aurrera daraman jokabide aldebakar eta propagandistikoaren eredu oso adierazgarria da hau. Haien ahotsa besterik ez dute entzun nahi”, amaitu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube