Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/12/07

Bilduk ez du Donostiako udalerako 2015eko aurrekontu-proiektua aurkeztu

Donostiako Udaleko jeltzaleen udal-taldearen bozeramaile Eneko Goiak esan du, baldin eta udal gobernuak aurrekontu-proiektua hurrengo asteartean aurkeztuko balu ere, Donostiak ez du aurrekonturik izango martxoa arte, egin beharreko izapideak direla eta.
Bilduk ez du Donostiako udalerako 2015eko aurrekontu-proiektua aurkeztu

Donostiako Udaleko EAJ-PNVren udal-taldearen bozeramaile Eneko Goiak prentsaurrekoa egin du gaur goizean eta, bertan, salatu du, Bilduren zorroztasun eta gardentasun eza , izan ere, ez du oraindik aurkeztu 2015eko aurrekontu-proiektua.

Horren harira, Goiak gogorarazi du, erakunde guztietan abenduan aurrekontuen gaineko eztabaida egiten dela: Bilbok onartu du aurrekontua, eta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan eta Gipuzkoako Foru Aldundian, besteak beste, aurrekontuaren gainean eztabaidatzen ari dira. Baina aitzitik, eta laugarrenez legealdi honetan, Donostian ekitaldi berria hasiko dugu eta ez dugu aurrekonturik onartua izango. Izan ere, baldin eta udal gobernuak aurrekontu-proiektua hurrengo asteartean aurkeztuko balu ere, Donostiak ez du aurrekonturik izango martxoa arte, egin beharreko izapideak direla eta.

Era berean, jeltzaleen udal-taldearen bozeramaileak honakoa adierazi du: “Bilduren jarrerak kalte egiten dio bai kudeaketari, bai gardentasunari eta, jarrera horren ondorioz, 2014ko aurrekontua, gutxienez, hilabete batzuk luzatu beharko du. Eta, hori gutxi balitz, beldur gara, udal gobernuaren aurrekontu-proiektua hauteskundeei begirako proiektua izango ote den eta, beraz, gobernuak aurkeztuko ote dituen beteko ez diren diru-sarrerak eta, gainera, legealdi osoan egin ez dituen proiektu guztiak sartuko dituen”.

Eneko Goiak, halaber, segidakoa salatu du: “Bilduk bakarrik 2014ko aurrekontuaren %60 bete du – gogoratu behar da, Bilduk EAJ-PNVrekin akordioa egin zuela aurrekontua onartzeko –. Eta betetze falta horri Bilduren lan egiteko ohiko beste jarrera bat gehitu behar zaio, hain zuzen ere udal gobernuarengan konfiantza galtzeko ohiko segidako jarrera: EAJ-PNVk aurrekontua betetzearen gaineko jarraipen-batzordea eskatu zuen, baina egun ez da bilerarik egin”.

Azkenik, Goiak ohartarazi du, EAJ-PNVk ez duela edonolako aurrekontua onartuko: “Jakin badakigu legealdi amaieran aurrekontua onartzea oso zaila izaten dela, baina Donostian ez dugu oraindik aurrekontu-proiekturik eta, beraz, Donostia da aurrekontua onartzeko izapidea hasi ez duen hiru Lurralde Historikoen hiriburu bakarra. Eta horrek erakusten du Bilduren gardentasun eza. Izan ere, Bilduk segidakoa ohitura bihurtu du: Donostiako Udalak luzatutako aurrekontuak eta kudeatu gabeko aurrekontuak izatea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube