Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/10

Eneko Goiak aurkeztu ditu Donostiaren ekonomia-garapenaren gaineko lan-ildo nagusiak

Donostiako EAJ-PNVren alkategai Eneko Goia hiriko ekonomiaren eragileekin lan-jardunaldiak zein bilerak egiten hasi da aste honetan. Bertan, hiriaren gizarte- eta ekonomia-egoera aztertzen ari dira, eta helburua honakoa da: sektore guztietan ekonomia-garatzeko neurriak hartzea, betiere, ekintzailetza eta berrikuntza kontuan hartuz.
Eneko Goiak aurkeztu ditu Donostiaren ekonomia-garapenaren gaineko lan-ildo nagusiak

Goiak helburuak zeintzuk diren azaldu ditu: “Donostia erakargarriagoa egitea, hiritarrekin eta gizarte- zein ekonomia-eragileekin elkarlanean. Hiriak gai izan behar du talentua, inbertsioak eta ekitaldiak erakartzeko. Hiriak aktiboa, dinamikoa eta sortzailea izan behar du, hain zuzen ere, ekonomia, kultura eta gizartea hazteko aukerak sortzeko gai den hiria. Gainera, hiriak irekia egon behar du ideia berriak jasotzera, ekonomia kolaboratiboa izatera eta sarean lan egitera, eta gizarte kapitala sustatu eta zaindu behar ditu.

Behin gaur goizean Ideiagunean egindako lan-jardunaldia amaituta, Eneko Goiak Donostiaren ekonomia-garapenerako lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu.

1. Gipuzkoan eta Euskadin lekukotutako Ekonomia berezia

Donostiak ekonomia-eredu berea eta berezia behar du, hain zuzen ere, inguruko ekonomiarekin lotuta, non eta ekonomia ehuna industriari lotuta dagoen. Hiriburuak eta sektoreak elkarlanean aritu daitezke, betiere, negozio aukerak garatuz zerbitzu, merkataritza eta turismo MICE delako sektoreekin, eta etorkizuneko Euskadiri eta Gipuzkoari balioak eta berezitasuna emanez.

2. Ekonomia Kolaboratiboa

Ekonomia kolaboratiboa eta gainerako erakundeekin lotura eta integrazioa sustatu. Hiriburuak duen indarra bultzatu, betiere, eraginkortasunez eta sinergiak bilatuz. Gipuzkoako industriaren zerbitzu gaituak garatu.

3. PTC delakoa hirian integratuta

Miramon zientzia eta teknologia hiri-ingurua izatearen alde egitea, non eta pertsonak bizi ahal izango diren eta, non eta langileei eta inguruko erabiltzaileei - mugikortasuna, jangelak, haurtzaindegiak...- zuzendutako zerbitzuak hobetuko diren, eta, beti, jarduera handiagoa eta enplegua sortzea sustatuz.

4. Kultura ekonomia bereziaren motore

Europako kultur hiriburua ahalik eta gehien aprobetxatu, baina beti hurrengo egunean pentsatuta. Donostia 2016ren helburuak honakoa izan behar du: berez nazioartean ezaguna den kultura eskaintza indartzea, sendotzea eta dibertsifikatzea. Kultura eskaintzak hiriaren parte eta ekonomiaren motore izan behar du. Donostiak kultura edukien produkzioaren erreferente izan behar du, gehien bat ikus-entzunezko edukiak, hain zuzen ere, gizartearentzat garrantzitsuak diren edukiak.

5. Lehen sektorea, elikagai-industria eta gastronomia

Donostiak baldintza guztiak ditu ekonomia-jarduera sortzeko, hain zuzen ere, tokiko produktuaren gaineko ekonomia-jarduera: kalitatezko produktua zuzenean saldu, elikagai-industrian produktua aldatzeko enpresak sortu eta nazioarteko gastronomia eskeintza izan. Tokiko produktua estrategikoki kokatu. Lehen sektorea, elikagai-industria eta ostalaritza zein zerbitzuak sartu.

6. Turismoa

Nazioartekotzea eta kalitatea.

Hiria susatu nazioarteko turismo guneetan, “marca Euskadi” delakoan parte hartu Donostiako izaerarekin (Donostiako hiri kalitatea, kalitate naturala (hondartzak), gastronomia eta kultura). Kalitatezko turismoa eta kalitatezko zerbitzuak. Egun dauden zerbitzuen prestakuntza eta zerbitzu berriak sortu, betiere, bikaintasuna kontuan hartuta.

7. Hiri Merkataritza Zentro indartsua eta eskariekin malgua

Hiri Merkataritza Zentro indartsu eta sendoa izan, hiriaren merkataritza-jarduera sustatzeko, betiere, hiria kotsumo ohitura berrietara egokitzeko gai izan dadin.

8. Gazteen internazionalizazioa

Hiriaren ekonomia-jardueraren irekiera sustatzea, baita gazteen formazioa eta ikerketa ere. Horretarako, global training delako Bekak sustatu, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Sustapenarekin elkarlanean babestutako beka. Atzerrian kalitatezko zerbitzuak saltzen lagundu. Inbertsioak erakarri.

9. Desburokratizazioa

Ekonomia-jardueren gaineko arauak sinpleagoak egin. Izapideak gutxitu eta sinpleagoak egin. Administrazioaren kultura aldatu: kontrolatzeko kulturatik, gauzak errezteko kulturara.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube