Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/10

Donostiako EAJK eskatu dio udal gobernuari 'apartamentu turistiko'en kontrol maila areagotzeko neurriak har ditzala

Donostiako EAJren udal taldeak interpelazioa aurkeztu dio Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta Herri Babeserako zinegotzi ordezkariari, Nekane Burutarani, Ogasun Batzordean azal ditzan zer neurri hartu dituen edo hartuko dituen udal gobernuak 'apartamentu turistiko' deritzan jardueren kontrola areagotzeko.“Azken hilabete hauetan egiaztatu ahal izan dugunez, gure hirian nabarmen handitzen ari da 'apartamentu turistiko' deritzan jardueren eskaintza, batez ere bisitarientzat erakargarien diren zonaldetan, hau da Grosen edo Alde Zaharrean”,adierazi du EAJren zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.
Donostiako EAJK eskatu dio udal gobernuari 'apartamentu turistiko'en kontrol maila areagotzeko neurriak har ditzala

“Donostiaren eskaintza turistikoa osatzen duen jarduera eremua da hau eta hori dela eta positibotzat jotzen dugu haren garapena. Baina, hain azkar zabaltzen ari denez, udal administrazioak jardueraren gainean izan behar dituen ikuskapen eta kontrol neurriak ez daude beste jardueraren gainekoak bezain garatuak. Gure ustez Udalak aurrea hartu behar du eta hutsune hau estali. Hala egiteak zerbitzu ona eskainiko den berme gehiago ekarriko digu denoi”, nabarmendu du zinegotzi jeltzaleak.

“Gure hirian gora nabarmen egiten ari den jarduera ekonomikoa da hau, baina haren garapenarekin batera ez dira sistematikoki hainbat arlo kontrolatzeko neurriak hartzen ari, haien betebehar fiskalak betetzen ari diren ala ez kontrolatzekoak, esaterako. Gure iritziz Udalak arlo honetan eskuduntza duten gainerako administrazioekin egin beharreko elkarlana lideratu behar du hiriaren eskaintza turistikoa osatzen duen arlo hau beste jarduera ekonomikoek dituzten antzeko baldintzetan aritu ahal izan dadin”, adierazi du Vilesek.

“Datuek aditzera ematen dutenez joera hau ez da iragankorra izango, behin betikoa baizik. Horregatik uste dugu udal Gobernuak negozio hauen gaineko kontrola har ditzakeen neurriak hartu behar dituela, beste edozein jarduera ekonomikorekin egiten duen bezalaxe, hain zuzen. Ezin dugu ahaztu estatuko Gobernuak gai honi heldu diola Jabego Horizontalaren Legearekin eta Eusko Jaurlaritzak ere, gai honen eskuduntza duenak, beste hainbeste egin duela apirilaren 16ko 198/2013 Dekretuaren bitartez, zeinaren bidez apartamentu turistikoak arautzen diren. Gure ustez Udalari dagokio gai hau lideratzea, inplikaturik egon daitezkeen gainerako administrazioekin batera eta horregatik eskatu behar diogu lidergoa har dezala”, amaitu du Juan Ramón Vilesek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube