Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/11

Donostiako EAJk gardetasun gehiago eskatu dio Bilduri

“Kezka” azaldu du bilduren gobernuak kontratuak lehiaketarik gabe “etengabe” egiten dituelako. 2014ko lehen hiruhilean 45 kontratu esleitu dira lehiaketarik gabe, denera 800.000 euro baino gehiagoko gastuarekin.
Donostiako EAJk gardetasun gehiago eskatu dio Bilduri

EAJren udal taldeak “kezka” azaldu du udal Gobernuak “sistematikoki”jotzen duelako kontratu txikiak erabiltzera, hau da haien balioagatik (horniduraren eta zerbitzuen kasuetan 18.000 euro baino gutxiagokoak eta obretan 50.000 € baino gutxiagokoak) lehiaketa publikorik gabe eskatzen ez dutenak eta, hartara, zuzenean esleitzen direnak.”Udal Gobernuak, gure taldeak eginiko eskaera bati erantzunez, helarazitako datuen arabera, aurtengo lehen hiruhilabetean lehiaketa publikorik gabeko denera 800.000 € baino gehiagoko gastuasuposatu duen zuzeneko kontratuak egin dira. Oso kopuru altua da eta guztiz deigarria da; baina udal Gobernuak eskuratutako informazioa osorik ez dagoenez, hornidura eta zerbitzuen kudeaketarako kontratuen kasuan 6.000 eurotik gorako kontratuak eta obren kasuan 12.000 eurotik gorakoak besterik ez baitzizkigute helararazi, pentsa dezakegu 2014ko Udal honek lehen hiruhilean lehiaketa publikorik gabe kontratatutako benetako kopurua handiagoa dela”, nabarmendu du EAJko zinegotzia den Aitziber San Romanek.

“2014 ko urtarriletik martxora 45 kontratu txiki egin dira Udaletxean eta denera udal gobernuak 809.316,44 euroko gastua egin du lan ezberdinak zuzenean emanez. Hala, 25 kontratu zuzen egin ziren (295.243,44 euro denera) zerbitzuak kontratatzeko, 16 (469.576,20 euro) obretarako eta 4 hornidura kontratuetarako (44.496,20 euro). Argi utzi behar dugu behin eta berriz diru kopuru hauek ez daudela osaturik, izan ere, zerbitzu-hornidura eta zerbitzuen kudeaketarako kontratuen kasuan 6.000 eurotik gorako kontratuak eta obren kasuan 12.000 eurotik gorakoak helarazi zizkiguten, eta hori dela-eta esperokoa da denetara kopurua handiagoa izango dela. Udal Gobernuari informazio osoa eman diezagula eskatuko diogu, erabateko aldaketa eta askoz gardentasun handiagoa eskatzen duen egoera baten benetako argazkia eduki dezagun”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

Zenbait kontraturen balioak, lehiaketa publikoari ekiteko gehieneko kopuruaren inguruan daudenak “oso dira deigarriak. Zerbitzuen kontratuen artean, 17.900 euro baino gehiagoko 5 egin ziren eta badago 17.999 euroko bat, mugatik baino euro bat gutxiagokoa, alegia. Obren kontratuei dagokienez, badaude antzeko helburua duten kontratu batzuk. Gainera, kontratu txikien zerrenda ez dago udal web orrian, horretan soilik azaltzen baitira 500.000 euro baino gehiagoko kontratuak. Jokabide horiek denak ez datoz bat Udalbatzak egindako eskaerarekin; 2013ko urrian helburu bera duten obren kontratuak bateratzeko eta lehiaketara ateratzeko eskatu baitzuen; hauek bezalako egoerak ekiditeko, hain zuzen", nabarmendu du Aitziber San Romanek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube