Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/15

Eva Juez: "EAJk punta-puntako teknologiaren aldeko apustua egin du Eibarren"

EAJ-ko bozeramaileak ziurtatu du Fabrikazio Aurreratuko Zentroak euskal industriaren lehiakortasuna hobetuko duela. Eusko Jaurlaritzak sustatu duen proiektua IK4 Tekniker enpresan kokatuko da eta hasierako 4,5 milioi euroko inbertsio ekonomikoa izango du
Eva Juez:

Eibarko EAJ-ko udal taldeko bozeramaile Eva Juezek, IK4 Tekniker enpresan kokatuko den Eolikarentzako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa dela eta, EAJ-k teknologiaren alde Eibarren egin duen apustua azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektuak, azaldu du bozeramaile jeltzaleak, helburu du nazioartean euskal hornitzaileen teknologia posizionamendu eta lehiakortasuna hobetzea.

Juezek adierazi modura, nazio mailako proiektua da eta Eusko Jaurlaritzak proiektu honekin hasiera eman nahi dio Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren ezarpenari, euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko zutabe nagusi gisa baitute aipatu estrategia.

Jeltzaleek azpimarratu dute, zentroaren egoitza fisikoa Eibarren kokatzea erabaki dela, neurri haundi batean, IK4 Tekniker enpresak egindako lanagatik eta dituen azpiegitura, espazio eta hornikuntzengatik.

Proiektua martxan jartzeko, adierazi du zinegotzi jeltzaleak, Lakuak hasierako 4,5 milioi euroko inbertsioa ekonomikoa egin du eta aipatutako IK4 Tekniker eibartar enpresaz gain, proiektu honen parte dira Euskadiko beste punta-puntako 8 enpresa ere, hala nola, Antec, Gamesa Electric, Gamesa Transmission Systems, Hine, Glual, Lau Lagun y Web; guztiek modu koordinatuan egingo dute lan Energiaren klusterrarekin, proiektuaren kudeaketaz arduratuko dena, eta SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin, azken hauen laguntza, babes, lidergo eta finantzaketarekin.

Azkenik, Juezek berretsi du Eibarrentzat baikorra eta onuragarria izango dela aipatu proiektua eta teknologiari dagokionean, balio erantsia emango diola udalerriko eta Euskadiko enpresen azpiegiturei.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube