Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/04/08

EAJ-k Tolosaldeako gobernantza ireki, partehartzaile eta integratzaile baten alde egiten du

Tolosaldeako EAJk hiruhileko honetarako bi lan jardunaldi antolatu ditu, Garapen ekonomikoaren sailburu Arantxa Tapiaren partaidetza zuzena izango duen topaketa bat ekintzaile eta bailarako eragile ekonomikoekin eta EBBren presidentearen, Andoni Ortuzarren , hitzaldi bat
EAJ-k Tolosaldeako gobernantza ireki, partehartzaile eta integratzaile baten alde egiten du

Ekitaldien aurkezpenean, GBBren Tolosaldeako arduradun eta Tolosako zinegotzia den Olatz Peon, Tolosako EAJren Presidente Juan Ramon Bastarrikarekin agertu da eta esan du ekintza hauen helburua “ herrietako alderdiko kargu, gizarte eragile, eta ekintzaileekin bailararen egoera partekatzea eta aztertzea dela, honela, Tolosaldeako Gobernantza ireki, parte hartzaile eta integratzaile baten alde egiten duen, etorkizunerako egitasmo bat zehazteko”.

Olatz Peonek aipatu du, lehen jardunaldia asteazkenean, gaueko 20:00tan Tolosako batzokian Gobernu Onaren inguruan izango dela eta parte hartuko dutenak, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Imanol Lasa, pasa den legealdian Aldundiko Parte hartzearen zuzendari izan zen eta egun Zarautzen zinegotzia izango direla.

Bozeramale jeltzaleak esan du, “benetako partaidetza bat bultzatu behar dela, herritarrak kudeaketa publikoan konprometituz eta lidergo partekatua indartuz. Bide honetan lan eginez gero egungo arazoak gainditzeko ilusioa sortuko dela erabat konbentzituta dagoela”. Sentsu honetan “gardentasuna, kudeaketa eraginkorra, erakunde ezberdinen arteko kolaborazioa eta jarrera eraikitzailearen alde egiten duela esan du, kudeaketa publikoaren jarrera etikoa bermatzeaz gain.

Gizarte politika eta honen sostengarritasuna ekainak 19rako aurreikusten den bigarren lan jardunaldian landuko da. Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidenteordearen eta Maite Peña Errenteriako bozeramale jeltzalearen eskutik. Gai honi dagokionez Olatz Peonek, egoitzetako atentzio arloan elkarlan publiko-pribatua ezinbestekoa dela uste du, herritar gero eta zaharragoak izateak suposatzen duen erronkaren aurrean etorkizunerako sistema bat bermatu nahi bada, Gipuzkoan dagoen giza ekimena aprobetxatzearen alde egiten du.

Krisia eta bailaran, honek izan duen eta egun daukan eragina ere landuko dira, burutu nahi den eta une honetan lantzen ari diren topaketan, hiruhileko honetan, Tolosaldeako ekintzaileak eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua elkartzeko helburuaz. “Zuzenean bailarako kasuistika eta arlo produktibo ezberdinen errealitateak eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ekimenak kontrolatzeko.

Honela, gaurkotasunak ere izango du bere tokia Tolosan egitasmo guzti hauen artean ekainaren 4an, Andoni Ortuzarren eskutik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube