Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2013/10/16

Markel Olano Tolosaldean egon da eta, bertan, esan du Lehiberrik adibide izan behar duela gipuzkoako ekonomiaren sustapenarentzat

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak topaketa egin du Tolosaldeako EAJ-PNVren alderdikideekin eta, bertan, Euskadiko eta, bereziki, Gipuzkoako egoera politikoari buruzko hausnarketa egin du.
Markel Olano Tolosaldean egon da eta, bertan, esan du Lehiberrik adibide izan behar duela gipuzkoako ekonomiaren sustapenarentzat

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olano eta Tolosako EAJ-PNVren zinegotziak Tolosako Lehiberri zentroan egon dira. Bertan, Olanok ezagutu ditu Tolosaldeak ekonomiaren egoerari buruz dituen arazoak eta erronkak.

Horren harira, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa esan du: “Oso garrantzitsua da Gipuzkoak eta Bilduren aginteko Foru Aldundiak lehenbailehen izatea krisiari aurre egiteko eta ekonomia sustatzeko plangintzak, izan ere, orain arte Bilduk ez du plangintzarik egin”.

Era berean, Lehiberri zentrora egindako bisitaren gainean, Markel Olanok segidakoa adierazi du: “Lehiberri leku oso egokia da Tolosaldeako egoera ezagutzeko eta, era berean, krisiari aurre egiteko egin den ahalegina ikusteko. Gainera, pozik egoteko arrazoia dugu, izan ere, Lehiberrik indar handia hartu du. Beraz, itxaropentsu egoteko arrazoiak ditugu, nahiz eta Gipuzkoako egoera oso larria den, eta horren adibide Fagor enpresaren egoera zaila da. Beraz, Lehiberrik guztion arteko elkarlanaren adibide izan behar du”.

Olanoren iritziz, halaber, lehenetsi behar dira krisiari aurre egiteko eta ekonomia sustatzeko neurriak. Hortaz, Lehiberri zentroak adibide izan behar du bai enplegua sortzeko, bai ikerketa eta enpresa berrien sorrera sustatzeko, batez ere gazteen artean. Horrenbestez, enpresa txikiak eta ertainak hazten lagunduko ditugu – gogoan izan, enpresa txikiak eta ertainak direla Gipuzkoako ekonomiaren eragileak –.

Azkenik, Tolosaldeako EAJ-PNVren alderdikideekin egindako topaketa batean, Markel Olanok Euskadiko eta, bereziki, Gipuzkoako egoera politikoaren hausnarketa egin du. Olanoren ustez, Bilduk erakundeak alderdikeriaz erabiltzen ditu eta bere kudeaketa eredua inposizioan oinarrituta dago.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube