Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2007/03/23

BAKARTXO TEJERIA, VILLABONAKO ALKATETZARAKO EAJ-PNVren HAUTAGAIA

BAKARTXO TEJERIA, VILLABONAKO ALKATETZARAKO EAJ-PNVren HAUTAGAIA
Orain 34 urte jaio zen Donostian, bere lehen urtea Larraulen bizi izan bazuen ere, Villabonan hazi eta hezi zen.  Joanesekin ezkonduta dago eta alaba baten ama da.

Ikasketa guztiak zientzietara zuzendu bazituen ere azken momentuan Zuzenbide ikasketak egitea erabaki zuen. Karrera amaitu ondoren beste abokatu batzuekin bulego batean hasi zen lanean. Bake epaile lanetan ere aritu zen bere herrian zinegotzi aukeratu zuten arte, bateraezintasunengatik utzi egin behar izan bait zuen.

Politika munduan zinegotzi gisa hasi zen. Zinegotzi zela Legebiltzarkide hautatua izan zen  eta azken lau urteetan legebiltzarkide izateaz gain, bere herriko alkate lanetan aritu da. Legebiltzarrean berdintasunaren legearen ardura izan du.

Udaletxeko lanak eta bere umetxoak tarte bat ematen dioteneana igerilekuan luze batzuk egitea du gogoko.

Bere aurkezpenean igarotako lau urteei begiradatxoa bota zion. Hauek bere hitzak:

" Arratsaldeon, oraingoan lau urteko balantzea, egitea tokatzen zaigu.
Arau subsidarioak, agortuta zeudenez berriak martxan jarri ditugu. Amaitu gabe utziko baditugu baina bai oso aurreratuak.
Billabonan, 700 etxebizitza berri egin dira eta horietatik ia erdia etxebizitza babestuak izan dira. Honekin batera industrialde berri bat eraiki da Sacem-en.
Bada egitasmo bat benetan pozten gaituena Salvadora proiektua alegia. Aspaldiko nahia zen herriaren alde zaharrean zegoen paper-fabrika bertatik ateratzea. Gobernuan sartu bezain laster ekin genion lanari eta negoziazio luze baten ondoren hitzarmen bat ixtea lortu genuen. Paper-fabrikaren ordez bertan 150 etxe egingo ziren (50 vpo, 29 tasatu eta gainontzekoak libreak), frontoi estalia eraiki eta 300 m2ko bi lokal udalarentzat.

Izartu programarako Zizurkil eta Villabonako udalak elkarlanean jardun genuen, amankomuneko egitasmo bat aurkeztuz. Hiru ekintza aurrikusten zituen onartu zuten egitasmoak:

-       Kale zaharra oinezkoentzat egin. (jadanik eginda)-       Oria errekaren ondoan dagoen eremua berreskuratu

-       Zizurkil eta Villabona lotzen dituen pasagunea berritu.

Villabona Lantzen sozietatea sortu dugu, udal promozioak bultzatzeko.  Fleming eremuan 30 etxebizitza bultzatu ditugu. Horietatik 20 babestuak eta 10 tasatuak. Lehenengoak jadanik zozketatu ditugu. Tasatuak laster.Honetaz gain gune komertzial bat erreserbatu dugu eta garajeak bizilagunentzat.

Txermin zonaldean berriz, etxe babestuak eta tasatuak egiteko proiektua enkargatu dugu.

Zerbitzuen alorrean, haurtzaindegi berri bat martxan jarri dugu eta Irailerako bukatu nahi dira lanak kurtso berria bertan hasteko.

MINTZOLA, ahozkotasun zentroa martxan jarri dugu. Jaurlaritzren, Foru Aldundiaren eta Udaletxearen arteko hitzarmen baten ondorioz. Proiektu hau kultura esparruan estrategikotzat jo da eta bertan Xenpelar fundazioaz gain, Bertsozale elkartea ere izango da.

Jubilatuentzako lokal berri bat hitzartu da, Salvadorako zona berrian.

Agenda 21 martxan jarri dugu udaletxetik, ekintza plan onartu da eta aurrerantzean abian jartzea izango da gure erronka.

Euskara bizi berritze planean ere sartu gara eta ekintza desberdinak martxan jarri ditugu.

Etorkizunera begira, martxan jarri ditugun proiektuak ondo bukatzeaz gain, dauden beharrei erantzun nahi dugu. Gure ustez, ludoteka, gazteleku eta kirol zerbitzu gehiago jarri behar baitira."
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube