Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2006/10/18

GBBk Gipuzkoako Ahaldun Nagusi gisa JON JAUREGI proposatzen du eta MARIBEL VAQUERO Batzar Nagusietako Lehendakari

Exekutiba Gipuzkoarrak dagozkien barne organoei dagoeneko jakinarazi dio bere proposamena.
GBBk Gipuzkoako Ahaldun Nagusi gisa JON JAUREGI proposatzen du eta MARIBEL VAQUERO Batzar Nagusietako Lehendakari

EAJ-PNVko Gipuzko Buru Batzarrak Gipuzkoako Ahaldun nagusi gisa Jon Jauregi Bereziartu proposatu du eta Maribel Vaquero Montero Batzar Nagusietako Lehendakari. Hau da EAJ-PNVko Gipuzko Buru Batzarrak Uri Buru Batzar ezberdinei helarazi dien proposamena. Uri - Batzarrei proposamena luzatzea Erki exekutibari dagokio, ondoren uri - batzarrek erabakitzen dutelarik. Hau horrela izanik, hurrengo foru hauteskundeetarako Gipuzkoako EAJko hautagaiak aukeratzeko barne prozesuari hasiera ematen zaio.

Honi gehituta doazkizue hautagai bien curriculumak.


Ahaldun Nagusia: Jon Jauregi Bereziartu

Beasainen jaioa .41 urte
Euskalduna eta Zuzenbidean lizentziatua
Ezkonduta dago eta 2 seme ditu
Beasainen afiliatua 1981tik
Beasaingo alkatea izan zen 1995tik 2003ra
Udalbitzako presidentea 1999tik 2003ra
GBBko kidea da 2004tik egun arte

Batzar Nagusietako Lehendakaria: Maribel Vaquero Montero

Urnietan jaioa. 36 urte
Euskalduna eta Zuzenbidean lizentziatua
Ezkonduta dago eta 2 alaba ditu
Urnietan afiliatua 1993tik
Urnietako Udaletxean zinegotzia da 1995etik
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...