Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/07

Zestoako EAJk kezka agertu du harrobian koka daitekeen hondakin geldoen zabortegi berri baten aurrean

“Gure mozioari ezetza ematearekin ezker abertzaleak ateak zabaltzen dizkio diputazioari herrian zabortegi berri bat koka dezan” dio Mendizabalek
Zestoako EAJk kezka agertu du harrobian koka daitekeen hondakin geldoen zabortegi berri baten aurrean

Zestoako EAJren udal taldeak bere “kezka serioa” agertu du azken udal osoko bilkuran, jeltzaleek, “hondakin geldoen zabortegirik gabeko udalerria” izendatzeko aurkeztutako mozioari Bilduk ezetza emateagatik.

Udal talde jeltzalearen eta Merkataritza eta Turismoko buru den, Joxe Mendizabalek honokoa adierazi du :”Bilduk, zabortegirik gabeko udalerria izendatzeari ezetza eman ondoren, diputazioari gure herriko ateak zabal zabalik uzten dizkio gure udalerriko gunean, harrobian, edo foru aldundiari egoki iruditzen zaion toki batean hondakin geldoen edo “inertes” deritzotenak botatzeko zabortegi berri bat irekitzeko”.

Ildo horretan jarraitu du esanez Zestoako udal plenoetan makina bat alditan Zestoari ez dagozkion hainbat eta hainbat mozio desberdin eztabaidatu eta onartzen direla eta “justu, bete betean zestoar herritarron interesen aldeko baliagarria izan daitekeen mozio argi bati ezetza eman dio udal plenoak.”

“Ez dugu ulertzen, jarraitu du, zergatik egon behar dugun informazio gehiagoren zain, alkateak dion bezala, gure ezetza ozenki aldarrikatzeko, are gehiago behin eta berriro diputaziotik ari direnean esaten dauden zabortegiak ixteko asmoa dutela eta geldoen zabortegi berriak beharko direla”. “Zeren zain dago alkatea esateko eta onartzeko Zestoak ez duela izan nahi ez hondakin geldo eta ezta ere inolako hondakinen zabortegi berriaren kokagune bilakatzerik?” galdetu du bozeramaile jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube