• 02 IRA 14

    Zergatik Larraitz Ugartek ez du bete Karlos I kentzeko aurrekontu saila?

    Batzarkide-talde jeltzaleak gogorarazi du, Karlos lehena bidea kentzea lehentasuna dela eta, era berean, honakoa kritikatu du: Bilduk ez du ezer egin bidea kentzeko eta, ondorioz, auzotarrak haserre daude.

    2014ko ekainean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide taldeek segidako foru araua onartu zuten: Enplegua eta ongizatea indartzeko Foru Araua, hain zuzen ere, 2013ko aurrekontuaren soberakinaren 15 milioi euro hainbat proiektutan inbertitzeko Foru Araua. Bertan, oposizioko batzarkide taldeek zuzenketa bat adostu zuten: hain zuzen, Karlos lehena bidea kentzeko zuzenketa, non eta, Foru Aldundiari eskatzen ziotenidazteko Martuteneko biribilgunea berritzeko proiektua eta Marrutxipi eta Urumeako saihesbidearen arteko lotura egiteko proiektua.

    Behin Foru Araua onartu eta hiru hilabete igarota, EAJ-PNVren batzarkide-taldeak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri eskatu dio, lehenbailehen izen bereko batzordean parte-hartzeko eta honako galdera erantzuteko: “Zergatik ez du bete Karlos lehena bidea kentzeari buruzko aurrekontu-saila, eta hain zuzen ere, bidea kentzeko hain garrantzitsu diren Martuteneko biribilgunea berritzeko eta Marrutxipi eta Urumeako saihesbidearen lotura egiteko proiektuak idazteko aurrekontu-saila?”.

    Horren harira, batzarkide jeltzale Martin Ibabek segidakoa esan du: “Jakin nahi dugu aurrekontu-saila zenbatean bete duen, baina, batez ere, zein pauso egin dituen aipatutako bi proiektuak idazteko eta, baldin eta baten bat egin badu, proiektu horiek zein egoeratan dauden”. Era berean, Ibabek Larraitz Ugarteri eskatu dio, azaltzeko proiektua nor egiten ari den, eta hain juxtu ere, Foru Aldundiaren teknikarien esku dagoen ala lehiaketa publikoa antolatuko duen.

    Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du, EAJ-PNVk beti lehenetsi izan duela Karlos lehena bidea kentzea eta jeltzaleek hala adierazi dutela bai legealdiko aurrekontuen gaineko eztabaidetan, bai 2013ko aurrekontuaren soberakina inbertitzeko ekainean izandako eztabaidan. Izan ere, eztabaida horietan guztietan EAJ-PNVk ekimenak egin ditu Karlos lehenabidea kentzeko. Eta era berean, Martin Ibabek gogorarazi du, Karlos lehena bidea kentzea lehentasuna dela Amarako auzotarrentzat zein Donostia hiriarentzat.  

    Azkenik, Ibabek honakoa kritikatu du: “Bilduk ez du oraingoz ezer egin. Bakarrik denbora alferrik pasatzen utzi du eta ez du aurrera egin. Eta, ondorioz, auzotarrak haserre daude. Hori dela eta, ezinbestekoa da Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak Batzar Nagusietako izen bereko batzordean parte hartzea eta, bertan, azaltzea zergatik ez duen bete oraindik Karlos lehena bidea kentzeko adostutako aurrekontu-saila”.