Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2006/01/13

Xabier Ezeizabarrena, Donostian EAJko zinegotzia, Belfasten dago estaturik gabeko nazioei buruzko konferentzian.

Xabier Ezeizabarrena, Donostian EAJko zinegotzia, Belfasten dago estaturik gabeko nazioei buruzko konferentzian.


 
QUEEN’S UNIVERSITY BELFAST, IPAR IRLANDA


2006ko URTARRILA 11-13



Territorial Politics in Perspective



 


 
 

2006ko urtarrilaren 11 eta 13 bitartean, Ipar Irlandako Queen’s University Belfasten Estaturik gabeko zenbait nazioren egoera juridiko-politikoez egiten ari den hitzaldian 12an arratsaldean, Donostiako Udalean EAJ/PNV taldeko zinegotzia eta Zuzenbidean doktorea den Xabier Ezeizabarrenak euskal egoeraren ikuspen orokorra aurkeztu du, beti ere, lege-arloko ikuspegitik. Xabier Ezeizabarrena Edinburgoko Unibertsitateak gonbidatu du Erresuma Batuko eta Irlandako ia unibertsitate guztietako hainbat irakasle parte hartzen ari diren hitzaldira.
 


Ezeizabarrenak Euskal Herriko Eskubide historikoei buruz jardun du, bai Euskal Herri mailakoez, bai EBko erakundeen aurrekoez. Kontzeptoaren garapena zein erabaki askearen aukerak mugatu ditu eta hori egiteko Eskubide Historikoetan eta Canadako Auzitegi Gorenak Quebecen inguruan emandako irizpena hartu zituen aintzat.
 


Ezeizabarrenaren ustez “Zuzenbideak, batez ere, bitarteko irtenbideak eta kontsentsua bilatzen ditu. Euskal kasuan esan daiteke oinarrian hiru direla jarrerak, euskal lurraldeetarako edo Euskal Herrirako beren gaur egungo errealitateetan lortu nahi diren egoera eta statusaren arabera. Lehenengo aukerak ukatu egiten du autonomia areagotzea, Euskal Herriaren eta Españaren arteko subiratasuna lortze aldera. Bigarrenak ez du uste bi herrialdeen arteko benetako subirotasuna existitu litekeenik, bere ustez ez baitago subirotasuna partekatzerik, izan ere, subirotasunaren esentzia berak subirotasuna ia erabateko botere bakarraren bidez gauzatzera eramaten du. Hirugarren aukera Euskal Estatutuaren Aldaketaren Proposamenarekin neurri handian bat etortzen dena dugu; delako Aldaketa Proposamena 2004ko abenduan Euskadiko Legebiltzarrak gehiengoz onartu zuen”.
 


Ezeizabarrena Euskal Estatutuaren Aldaketaren Proposamenaz ere aritu da eta bertako ordenamendu esparru ezberdinak aztertu ditu, mundu osoan zehar diren subirotasun murriztua edo partekatuaren ereduak analizatuz. Estatuen arteko mailan, EB bera aztertu du, eta beste maila batean Amerikako Estatu Batuak, Alemania, Belgica edo Austriaren kasuak; izan ere, horietan guztietan normaltasunez funtzionatzen duten subirotasun partekatuaren formulak daude indarrean.
 


Horrek ez du aldez aurretik mugatzen herria garen aldetik dugun erabakitzeko eskubidea, alegia, Españan jarraitzeko, subirotasuna partekatzeko edo balizko sezesio demokratikoa aldebi edo hiruko (Españarekin eta Frantziarekin) negoziazioa aurrera eramateko borondatea Estatuarekin definitzeko eta antolatzeko eskubidea” baieztatu du, era berean adierazi du mota bateko edo besteko edozein subirotasunak nazioarte mailan onartutako oinarrizko eskubideak (zibilak zein politikoak) errespetatzean duela muga.
 


Euskal kasuaz gain, hitzaldian honako kasu hauetaz ere aritu dira: Erresuma Batuan Devolution Acten ondorioz izandako fenomenoez: Gales, Eskozia eta Ipar Irlandako kasuez eta Alemaniako, Austriako eta Belgikako ereduez. Ezeizabarrenak azken hauek lurraldeek Europako Batasunean zuzenean duten partehartzeaz ere hitz egin du, eta baita Ingalaterrako eta Canadako lurralde politikaz ere –bereziki Canadan Quebecekiko garatu diren erabaki askeari buruzko kontzeptu berriez. Hitzaldiari amaiera emateko harrera eta afari ofizial bana egin dute Ipar Irlandako legebiltzarrean, Stormonten. Anfitrionak Carmel Hanna parlamentaria eta Ipar Irlandako Camarako bozeramailea izan den Lord Alderdice izan dira.
 
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube