• 25 MAR 19

    Usurbilgo EAJ-PNVk zabor bilketa berpentsatzea defendatzen du

    Josune Urkola: “Zaborrak biltzerakoan Zubietako donostiarrek duten aukera Usurbil osora hedatzearen aldekoak gara”

    Zubietan zaborren bilketa kudeatzeko Donostia eta Usurbilgo udalak eta Zubietako herri batzarrak landu duten kudeaketa eredua abiapuntu bezala hartu eta bertan Zubietako donostiarrentzat ematen zaizkien bi aukerak Usurbilgo kaskora eta auzo guztietara hedatzearen aldekoak gara adierazi du EAJ-PNVko udal taldeko bozeramale eta alkategaia den Josune Urkolak.

    Urkolaren esanetan Zubietarako hitzarmenak asko dauka hobetzeko eta horren harira eskatu du hondakinak biltzeko aurreikusten diren bi aukerak atez atekoa eta derrigorrezkoa Zubietako usurbildarrentzat eta borondatezkoa Donostiako eremuan bizi direnentzat bat egitea eta borondatezkoa bilakatzea Usurbil osorako. Aurrerapauso handia izango litzateke Zubietako kaskoko eta , Araetako eta Irigoiengo bizilagunek izango dituzten bi aukerak, atez atekoa edota txipa duten ontziak erabiltzearen aukerak, Usurbilgo guztiok edukitzea. Azken batean, salbuespenak salbuespen, Zubietarrek, donostiakoak zein usurbilgoak, atez atekoari bizkarra emana diote eta edukiontziak erabiltzen dituzte.

    Bozeramale jeltzaleak harridura agertu du Udalberri aldizkarian irakurri duenean Zubietako hondakinen bilketa Usurbilgo udalaren gain geratuko dela. “Gure lau zinegotziok ere Udala osatzen dugu, eta udal gobernutik ez digute ezer aipatu edota aurkeztu eta Usurbilgo udalaren aldizkaria izenburuarekinbuzoneatzen duten orrien bidez enteratu gara”. “Badirudi agintean dagoenalderdiaren propaganda egiteko tresna bat dela nahiz eta usurbildar guztiondiruekin ordaindu”.

    Josune Urkolak gogoratu du Usurbil aitzindari izan zela hondakinen bilketan. “11 urte igaro ondoren Atez ate sistemak berrazterketa bat behar du, gabeziak aitortu eta modu eraginkor eta merkeagoak proposatu inguruko herri gehienek egin duten arira. Izan ere egungo sistemak, tasak ordaindu arren, urtero250.000€ baino gehiagoko zuloa sortzen digu guztionak diren udalaurrekontuetan. Urtero milaka euro ari gara erabiltzen zulo hau estaltzeko etabitartean herriko azpiegituren inbertsioetarako gero eta diru gutxiago”.